Balerianaren behia

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:46:25 - 0:51:00 (4' 35'')
Laburpena Etxeko behia uholdeak eraman zuen. Gabierrotaraino eraman zuen urak, eta, hala ere, bizirik atera zen animalia gaixoa.

Transkribapena

- Eukitzen genun, biño, uholdik eaman ziun.
- Bazenuten behiya, e!
- Behi bat bai.
- Ai ba!
- Beti izandu zun ama difuntak eosi zun behiñ ba, txokor ttiki bat eun batin, nombatte merke xamar iruttu 'ta. Belarra bai baigenun terrenun, zea errentan genun itxia, biñon,
belarra bazen 'ta... Ordun eosi 'ta, behiya hazi genun, geo uheldik eaman! Jesus!
- Hara! Haimbeste hazi 'ta geo!
- Haimbeste kosta 'ta geo umatua zon gaiña! Umatu berriya.
'Ta gue Santosek ze in zun, kampun txabola bat zen, ojeletakin iña, galipotan katxarrun zeakin 'ta iña ,'ta hara hara iñola ez zela urik azalduko, ez baizuten behiñ 'e kusiyik, 'ta amak san ziyon: " horreaiño baita pasa 're!" "Bai zea!
Baleriana, gezurra dirui hombesteko zea izatia! Nola iyoko da ba honeaiño ura?" "Kusko 'zu! Jarri jarri. Beitu aber eskapatzen den!" Han lotuta jarri 'ta geo klaro, gu itxian geldittu giñan hiruak 'ta kaletikan behintzat, Don Pablo difuntua beira:
"O...! Balerianan etxia botako 'ik, Balerianan etxia botako 'ik!" Haik beti Balerianan itxia saten baiziyoten. "Botako 'ik!" 'Ta ez, itxia ez zun bota, biño behiya bai eaman!
- Ume 'ta guzi?
- Ez, umia izandua zun orduko!
- Hara! Bueno gutxinin!
- Gutxinin hoixe! Zea, bueltaka, bueltaka zebillela soka... Zeak... Este...
Hemen txapa zaki, 'ta txapa harrek ebaki bueltaka zabillela, 'ta Iturriozko zubiyan geldittu! Zen erdiko...Po... Buelta man 'ta martxa! 'Ta "Oi! Behiya zamak urak! Nongua ote da behiy hoi? Aber Santosen itxekua den!" 'Ta klaro, hala zen, biño iñork ez zun izautzen 'ta.
Zeatikan abixua, e... Errentiyan sarrera nola da hor?
- Gabierrota?
- Gabierrota 'ro nombatte hortik abiso bat, behi bat bazola han,
'ta ez zakitela nongua zen, 'ta batzuk san ziyotela Altziberkua izango zela, Altzibertik eamana zela, 'ta "ordun Santosen etxetik izango 'uk"oka. Hara seittun hura jon 'ta seittun izautu, behiyak 'e bai 'ta, béak 'e bai behiya izautu 'ta,
itxea karri 'ta geo betenaiyui san geniyon 'ta betenaiyuk san zigun: "hobe 'zute seittun saldu, e! Zertik bestela, geo ateko zizka kozkorrak hartu ttun kolpikin, 'ta ez zattuzte patuko erdiyik 'e. 'Ta...
- Haraiño eaman 'ta ez zen itto, e?
- Ez zen itto, ez!
- Nombatte burua goiyan biltzen zun beti! Haraiño eaman zun... biziyik ate zuten,
biziyik itxea karri 'ta geo biziyik itxian iuki genun saldu genun arte. Saldu 're ezin zenun eun batetik bestea in 'ta! 'Ta gaiña esnia kentzen geniyon. Umatu berri zen nombatte, 'ta esnia 're itxeko aiña kentzen geniyon behintzat.
- Karo.
- 'Ta geo seittun matadeira zeatu genun, betenaiyuk esan zigun bezela, 'ta seittu matadeira eaman genun.
- 'Ta geo ez zenuten besteikan iñ, 'o umi hua geo! A! Umia saldu zenuten!
- Ez, saldu zen umia. Ez, ez genun besteik hartu.
- Han bukatu zin behi kontuk.
- Han bukatu zin denak.
- Jo! Biaje erra in zun!
- E?
- Biaje erra in zun behi harrek!
- Bai, erra bai! Ni biño biaje hobia in zun! Bai, hantxe, gixajuk pena erra man ziun, behi harrek! Behi bat hobiu zen! Gaiña askotan udaan 'e, eskolik ez genunin,
soka jarritzen ziyon amonak, amak adarretik eta zelaira eamaten nun nik, ne eskulanakin joten nitzan 'ta lotzen niyon zea, 'ta "hemen eon geo xintxo xintxo, jan!" 'Ta hizketan ni ne behiyakin, behiyan onduan. Behiya noa, ni hara.
- Zue eskulanakin!
- Ne eskulanakin! Karo, ordun banekin eskulanin, 'ta!
- Karo. 'Ta hua zainduz erki! Aprobextu!
- Aprobextu 'ta halaxe...