Arragua aldatua II

Primary tabs

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:46:10 - 0:48:10 (2' 00'')
Laburpena Taberna bat zegoen eta hura itxi zuten. Behekoak ere itxi dituzte. Erosketak egiteko kalera igotzen ziren. Hika.

Transkribapena

- ..."Soiñu gabe gelditzen denin tristura maten nau", harek ber izaten.
- Ohitturak ze itten dun!
- Ohittua. Hala saten du.
- 'Ta geo gaiñekun hemen, ze denda 'ta ze taberna 'ta zin?
- Hemen ez do deus 'e. Hemen taberna bat; hementxe zon, bian. Honea hartzen dena hortan, kruzin, oaiñ botia do itxia. Hori ezautu nun, besteik ez zen hemen tabernik.
Oaiñ 'de ez da, bian do bat. Leno bi zin 'ta bat itxi 'un. Oaiñ bat: Alhambra. 'Ta geo Lartzabalen beste bat. 'Ta oaiñ Pandeira 'o beste barriyo berri bat in dute, hor dozte; barrak eta tiendak eta berriyak jarriyak.
- 'Ta zuek eosketak eta nola itten zenittuzten? Kalea iyotzen ziñazten 'o?
- Kalea, kalea. Kalea iyotzen giñan. Beno, honek taberna hontan, tienda ttiki bat... beno, gauz batzuk bazittun. Be... ordun joten... gauz batzuk, deus ez.
Biño beti iandetan, kompra iñ, aste guziko. Iandetan erekiya eoten zen.
- Ze joten ziñazten: Antonenea 'ta?
- Zeara joten nitzan ni, Juanitak zun ordun tienda, hil zen, oaiñ han ez dakit zer don 'e,
bankua 'o... tienda harta joten giñuzen. 'Ta handik ekartzen genun; dirua bagenun eta ez bagenun, maten ziun harrek. Handik gastatu nun. Gizona bizi zela hoik Altzibarren bizi zin, Torren, 'ta tienda zuten 'ta ordun 'e handik gastatzen genun 'ta geo 're hortikan.
- 'Ta oiñez ingo zenuten?
- Oiñez, oiñez.
- Nondik barrena joten ziñazten kalea?
- Kalea? Karreteran barrena. Karretera jeneralin, bai. Jeneralin.
- Motzena hortik da?
- Bai. Motzena hortikan. Hortik joten giñan.
- 'Ta gaiñekun hemen, hanako bota zittuztena hoik zer zin: itxiak 'o baserriyak?
- Itxiak, itxiak. Biña famili bizi zin bakoitxetan, beno, haitan. 'Ta oaiñ ez ga asko bizi, hemen bizi...