Arragua aldatua I

Primary tabs

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:43:40 - 0:46:10 (2' 30'')
Laburpena Arroxa orain dela 50 urte-edo etorri zen Arraguara: etxe gutxiago, taberna gehiago, autopistarik ez... aldaketa asko. Hika.

Transkribapena

- Lengo Arragua nolakua zen? Gotuko za aski erki, torri ziñanin nola zen hau ez?
- Oaingo bezelatxua: itxe gutxiyo. Gaiñekun bera da, Arragua. Ni torri ezkio iñak dia denak, e... raskazieluk, itxe baju hoik 'ta oaiñ beste barriada hoi, goiko barriada. Hoi denak.
Hemen etxe zarra da Euzkialde eta gaiñekun... bestik autopista in zutenin botik, itxe zarrik ez zion hemen. Hoi denak berriyak dia.
- Autopista in zutenin zenbat bota zittuzten?
- Bota zittuzten... hemen bertan bota ttuzte hiru eta hor Ugaldetxoko birian 'e beste hiru 'o bota zittuzten...
- Izenak gotzen al za, itxi hoinak?
- Ez, oaiñ ez dakat... Guk beti Mariana, Iragorrina... 'ta hola, beti in ttugu. Hemen gaiñekun berriyik ez da deus izandu. Lengo estaziyua do topuna 'ta...
- 'Ta zu torri gioztik iña al da autopista?
- Ez, ze? Ni torri ezkio! Autopista iñikan hogeita bost urte hogeita lau 'ro hola dia, autopista hau iñikan, bai.
- 'Ta zea erra! Oso bertan do. Nik e'nun uste hain bertan zonik.
- 'Ta oaiñ gaiñea soiñuik ez dun aitzen, oaiñ panel bat jarri 'ute. Leno? Buf! Gau guziyan orrua bat. 'Ta oaiñ 'de nahikua itten da. Hor eun guziyan ez da gelditzen kamioiya 'ta kotxia. Oaiñ ya, ya jarriyak gaude. Gue Manolo hau barkaziyukin eondu da 'ta
seme gaztina torri da lo ittea 'ta: "Ama, hemengo orruakin ezin da loik iñ", "Itxi zak leiyua" leiyua erekiya baldin bada, bueno! Oaiñ 'e nahiko orrua da. Miño leno hoi panela ez zenin? Jesus! Ikaragarrizkua!
- Ehun guziyan: din-da...
- Din-da. Bozina 'ta... beno, kamioiyak behintzat goizin bostak aldin hasitzen dia. Jaiyin ez ya ibiltzen sat... kamioyik, miño goizin, astelen goizin bostak aldin hasitzen da, beno, una cola!
- Hoi, hoi, gaiñea kolak, hoi da.
- Kristonak (arrimatze 'ia).
- Zea erra hartuko zenuten e? Pena erra.
- Bai, bai. Hor beko andre batek hala saten du: "Ni, autopista soiñu gabe gelditzen denin tristura ematen nau", harrek ber izaten...
- Ohitturak ze itten dun!