kastillana/o

Forma mugatua: 
kastillana/kastillanua
Kategoria gramatikala: 
Adjektiboa
Batuan: 
Erdalduna
Esanahia: 
Gazteleraz: 
Castellanoparlante
IkusiAipamenaHiztuna
Aipamena ikusi- Nik ba al dakizu ze izandu nun? maixtra ona. Kastillana zen maixtra. Pamplonako alaba. Hua zen maixtra, e! Jo, harrek eakutsi zin nei! Biñon eun bat faltatzen bazenun, itxea abisua, ez eunik galtzeko! Nei. Dena hartutzen nuna.Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Aipamena ikusi- 'Ta elizan 'ta, eskolan 'ta, kastillanoz, 'o euskeraz aitzen ziñazten?
- Kastillanoz. Maixtra kastillana genun, Pamplonako alaba. Harrek ez zun euskeraz hitzik itten. Hitzik enteintzen ez ziyonai, euskaraz ordun soltatzen zittun hitz batzuk,
Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Aipamena ikusi- Eskola Aierdira 'ta han 'e maixtra zea genun, kastillana. Esku batin bihatza bakarra zun, biño bihatz harrekin erki kontzen masailla! 'Ta kontuk eta hizketan ustegabin 'ta, etorri 'ta kontu bihatz motz batekin 'ta bestikin ta, ta ta ta... Ixillik!Elizondo Lekuona, Domingo
Aipamena ikusi- Ez. Batetik bestea in du 'ta! Karo, oaiñ hoi atzea itten zailla! Bai, bai. 'Ta harek kastillanua zen, 'o euskeraz bazekin...
- Kastillana zen.
Elizondo Lekuona, Domingo
Aipamena ikusi-Hor aitzen zinak. 'Ta zeatan anako barrakoitan 'ta?
-Bai barrakoitako oyak itten 'ta
-Xabalek itten zittun
- Han zeñek zeñek itten zun lo, zer zen kanpoko jendia?
-Kastillano jendia
-A..
Pagadizabal Artola, Joxe
Aipamena ikusi'Ta torritako kastillano bat, hemen Etxebesteneko bat (...) 'o zer da Blanki hoi, hala uste 'ut. Eta hoi. 'Ta geo in zittuzten zea hor beko itxi hoik denak Etxebestek in zittun hok in 'ta geo. Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Aipamena ikusizinak asko in zuten. Biñon kastillanua 're asko zen. Biñon Bizkaiy aldi hortatikan 'ta hortikan 'e asko zen. Ordun haik jeneralin jotzen zuten inguruko baserrita. Guk estimatu itten genun haiken launtza eta geo ordaintan itten zuten jan.Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Aipamena ikusibaimena eskatzea hondatzen zon hura jasoko zuten 'ta, jenealin eskualduna 'ta hola izaten zen. Biñon kastillanuk 'e bazin aski jatorrak tartin baita 're tortzen zinak. Haiken kezka haundina izaten zen ordun, hori, norbattek zerbattengatikan nausitako batei maten baziyonEnbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Aipamena ikusi'Ta hemen kampotikan jendia bizitzea torri zenin Learrea 'ta horrea... Learren frailik zin. Eta geo frailinetikan zea erosi zutenin horko lurrak eta itxiak eta erosi zinin 'ta, ordun kampoko jendia asko sartu zen, kastillanua holokua, 'ta frailik bodegak zittuten lekutan 'ta,Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Aipamena ikusi- 'Ta geo Oiyartzungo jende pilla erra bai, biño kampotik etorriyak 'e izango zin?
- Bai, bai. Bazin.
- Kastillanuk eta!
Iza Artola, Joakin
Aipamena ikusi- Bai, bai. Kastillanuk 'e bazin, kampotik torriyak. Bai, banaka batzuk bai. Biño eskualdun... Gue dembuan euskaldun jendia gehiyo zen. Biño gaur, gaur, zea, kastillanua, bueno...! Ez do ba! Iza Artola, Joakin
Aipamena ikusi- Bai, bai, bai. 'Ta jesus, geo kastillanua ordun bakizu tortzen zen barra-barra, emigrante jendi hoi 'ta bueno ben parajeta hitz ein ber zuten 'ta gaurko komunikaziyua ez baizen, (...) eskatu ber zun konferentziya 'ta ezin zenun direto, ez zen diretoik (...) ez zen diretoik iñoa 'taHarregi Agirrezabala, Xabier
Aipamena ikusi-Nausiyak hemen bizitzen zinak, kastillanuk zin biñon hemenguk. Ez dakit nunguk izango zin, numbatte hemenguk izango zin, aldekuk.
-Donostialdekuk 'o?
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-Kastillanua zen, ez dakit nungua zen.
-Izena 'ro?
-Ez dait nik izena... Geo hua jon 'ta torri zen beste bat Mari Pilar. Hua hobia zen.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-'Ta hua 're erdalduna, berez zer zin euskaldunak biño eskolan erdaraz itten, 'o beak erdaldunak zin?
-Ez, ez izatez kastillanuk zin.
-Al zin?
-Bai. Ordun dena kastillanua izaten zen.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi- Letxuak itten zin, miño ez oain bezela. 'Ta tomatia 're bai, miño tomatia ez zen oain bezela entsaladan jaten. 'Ta letxua 're ez ordun. Gu tomatia jaten hasi giñan... gui eakutsi ziguten kastillanuk (hangatik) torri zen jendik, entsalada jaten.Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi'Ta jakiña nik oaiñ 'e kastillanoz gutxi 'ta ordun batez 'ta. Auskalo gaiñea ez zin kastillanuk, akaso handik heldu zinak zin, Frantzitik. Zi-zau, zi-zau, zi-zau! 'ta batzuk ailleka batea jon nai zuten, Irun aldea. 'Ta bestik ailleka harta berriz, ailleka harta, Endarlatza aldea.Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi'Ta gaiñekun, Errentiko jendik baserritarrak zilako 'ro, kastillanoz ez zenekitelako 'ro parra itten al zun?
-Ingo zuten seuski. Kastillanuk ingo zuten parra gui, hoi seuru ingo zutela.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-Kastillanoz ez zenekitelako?
-Seuru.
-Biño ordun Errentiyan euskaldunak 'zango zin...
-Bai! Oan biño geiyo! Jesus! Biño ordun 'e tartin tartin kastillanuk 'o guardizilan seme-alabak 'o...
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusibazekiñet miño... hoik elkarrekin juntatu in ber dia". Guk ikasi genun pizarra gerrako denbun ikasi genun geo, dena kastillanua baizen hemen torri zena, dena.
- 'Ta bertu itten gañea ez?
Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusiGuk ikasi genun pizarra gerrako denbun ikasi genun geo, dena kastillanua baizen hemen torri zena, dena.
- 'Ta bertu itten gañea ez?
Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusinun izandu iñone. 'Ta sate 'ut ba, geo ikasi geniñen guk 'e kastillanua ikasi genun pizarra reketikin 'ta... 'Ta geo nik 'e asko in nun bakaillo fabrikan... larogeitikan hiru bakarrak giñan euskaldunak. Denak kastillanuk.Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi-Ui tomatik 'ta 're hemen ez 'men zin tomatia 'ta ensaladan jaten, ez?
-Ez.
-Kastillanuk 'ta hasi 'men zin.
Lekuona Artsuaga, Enrike
Aipamena ikusi- Fabrikan e' kastillanua ne ayudantia kastillanua nun han zea asturiano bat eta harrekin eta beste batekin kastillanoz 'ta pixkat ikasi 'ta hola ibiltzen nitzan. Ongi beiñe ez.Irastortza Mitxelena, Joxe Luix