Baile zerratua

Primary tabs

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:37:39 - 0:40:20 (2' 41'')
Laburpena Bileran baile zerratua egiten zela eta, udaletxean parte eman zuen norbaitek. Anttonik esan zion alkateari hara gezurretan joaten zirenei ostiko eman eta aurrean bidaltzeko. Barre egin zuen alkateak. Soinu-jotzen Manuel Inazio Galdos eta pandero-jotzen Joxe Luix Lardi aritzen ziren. "Oso gizon propioa zen hura". Hika.

Transkribapena

-Geo zea in zuten. Norbaittek, norbaittek zea aiyuntamientun parte man zun baile zerratua itten zela. Baile zerratua itten zutela.
Eta dembatea ez zen arrazoi izaten. Eta (...) denak! 'Ta ordun alkatia zen Xuberokua, Xuberokua. E? Ba al dakizu? Xuberoa jona al za zu? Bai ez dakit zein zun izena, ez dakit zein zun izena.
Xuberokua zen.
-Manuel.
-Hoixen! Manuel bai. 'Ta hoa zen alkatia 'ta.
Norbaitte (...) jon 'ta geo in ziyoten deittu Tolarekui. Bat joteko 'o bi joteko, nola zen keja sartua 'ta joteko ze itten 'te zuten satea, eakustea. Eta, Tomaxa 'ta biyek jon giñen, Bialdeko Tomaxa hoi 'ta biyek jon giñen.
Gu biyek giñalako 'ta gu biyek jon giñan hara. 'Ta (...) san ziun aleiya keja sartu zutela 'ta jendia haserre zola barriyokua. Baile zerratua itten zela 'ta (...).
'Ta guk san geniyon hara gezurretan(?) joten zenai tokiya maten baziyon berriz 'e jongo zila. Ostiko bat man 'ta bialtzeko aurrin 'ta ez zela berriz jongo san niyon. Par errak in zittun beak, alkatik beak.
Biyek jon, bai Tomaxa 'ta biyek jon. Bai 'ta zea hor san geniyon: "Hara gezurretan joten zenai ez mateko tokiyik, ostiko man 'ta bialtzeko aurrin 'ta ez zela berriz jongo hara!"
Gezurrak zila denak guk san geniyon ! Ai!
-'Ta hala al zin? Gezurra al zen?
-Miño gezurra al zen, gezurra? Gezurra?
-Gezurra zen, gezurra izango zen bai!
-Ez al zuten agarrau itten?
-Zakiyenak bai! Zakiyena ibilko zen 'ta ez zakiyena beira eon! Bai, bai, ibilko zin.
ManueIinaxioi importa ziyon ba orduntxe bat jo 'o bestia jo. Jesus! Oso gizona propiyua zen hua e! O...
-Nola zun izena?
-Manuxio, Manuel Inazio izango zen seuraski. Oan Manuel Inazio bi izen izatikin, Manuxio.
-Hua mahaiyan gaiñin aitzen 'men zen, ez?
-Hua ze aitzen zen mahaiyan gaiñin?
-Mahaiyan gaiñin bai.
-Atta panderua jotzen aitzen zen?
-Baita 're! Baita 're! Baita 're! Bai.
-Mutikozkorretan.
-Horrek ongi itten zun, ongi itten zun horrek 'e! Ongi itten zun horrek 'e, jo...
Horrek 'e numbaitt ikasi ziñan ba e!
-Artzai, mendiyan bakarrik.
-Atta gaiñea ongi dantzatzen da e! E?
-Dantzaiya izandu da beti, ez?
Ui! Kinto bazkaitan 'ta bazkaltzea askotan joten dia horrea! Bai... Hoixen!