Tolareko lanak

Primary tabs

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:11:50 - 0:13:50 (2' 00'')
Laburpena Tolare, tabernaz gain, baserria ere bazen. Etxetik urruti ere bazituzten lurrak eta hara joaten ziren patata ereitera, eta baita txerriarentzat ezkurra eta gaztaina biltzera ere. Toki izenak.

Transkribapena

- Joten giñan, aizu! Hemendik zea, Monikan etxia bakizu non den, Pikoketako (...), bai. Han 'e terrenua Tolarekuk baizun. Patata 'ta han itten genun. Bai, hoixe! Patata 'ta han itten genun, 'ta hartu 'ta, ba! Jesus, Maria 'ta Jose!
'Ta mendiyan, zea, Migel difuntu harekin, attonakin, Teexa 'ta ni, 'ta bertako mutilla zein bat 'o izango zun zerbatte, jesus, Olatxeko piñoia hortan beti-gotti (Endara errekako goiko zea hortan) ezkurra 'ta gaztaiña biltzea zerriyantzako.
Jesus. Biltzen genuna zakutan Portuburuño nolapatte karri itten genun 'ta geo esneketayak baizin, nola joten baizin Portuburura, harrek karri goiti-betti. Jesus, jesus...
- Lan klase pilla 'rra in ttu.
- Olaundittu betti tortzeko malda haundiya 'ta, gue Teexak saten zun, aittonak leheno tortzetik 'o handik malda hartan betti bajatu ber: "Hurrungun... bihar joten baia ni ena torko malda hortan betti. Barrengo heste guziyak tur-tur-tur".
Ez zen ba, barrengo heste guziyak tur-tur-tur muitzen zila, "Malda hartan betti korrika? Ni ena torko, nahi bain tortziaka bea". Jesus, jesus... Hango attona bat oso gaixtua bazen 'ta (Endaraku hartan), jakiña, arrazoi zun harek:
Guk ezkurra 'ta gaztaiña billu 'ta hango ardiyak ze jango zuten geo? Guena jon 'ta attona harek esaten zigun: "Bueno e bueno, Lesakako alkatin patzetik etorriko da abisua ez dela libre. (...) dila hemengo ezkurra 'ta gaztaiña".
"Bueno, bueno ongi do. Oso ongi do". Bo! Jesus, jesus. Miño zenbat, zenbat...
- Hoi komeiyak!
- 'Ta dena oiñez.
- Ba! Malda hartan gotti ibillko giñan gu. Tur-tur-tur...