Gosea

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:34:10 - 0:37:04 (2' 54'')
Laburpena Aita kartzelan zegoen bitartean, amak gorriak pasatu zituen sei seme-alabak mantentzeko. 'Auxilio Socialen' jaten ematen zuten, baina ez zen nahikoa. Senideak familiakoen etxeetara banatu ziren. Orduan joan zen Lazkaora, amaren baserrira. Razionamendu kartillak. Baserritarrek uzta entregatu behar izaten zuten. Ilarak egin behar izaten ziren dendetan, eta ia ezer ez lortzeko.

Transkribapena

-Hementxe bizittu giñan, trancas y barrancas. Bai. Bai, gen kalbaiyuk pasa genittun bai gaztetan. Mixeiyak 're bai gosia 'ta. Geo jakiña gu, amak ez zun iñundikan sosikan. Ezta iñondikan 'e. 'Ta geo gaiñea.
Gu Beinberrin eondu giñanin, itxea torri giñanin. Itxe guziya, ni akortzen naz, dena zon. Jakiña, itxe guziya, alde in zun hemengo jende guziyak eta dena hustua, dena lapurtua, dena. Ezer ez zon.
'Ta in ziyoten gaiñea beak zittuzten sos pizarrak libretan denak kendu zizkaten. Ez zerukuk 'ta ez lurrekuk. 'Ta ez jateko 'ta ez ezer 'e. Gu ordun zeara joten giñan jatea "Servicio social".
Ordun "Auxilio social" saten zen, jaten maten ziuten han. Ez genun beste janik eta. Hoi Francok jarritako zea bat zen, komedore bat. Bua zerrikin batzuk jaten genittun!
-Hoi nun jarri zuten hemen?
-E?
-Non jarri zuten?
-Hoi zean. Zuk Sindikatua izautu zenun? Andres Beltza?
-Bai. Zean, ez? Kantoiya itten dun hortan?
-Bai, bai, hoi. Leno ez zaittut esan, hor sindikatua, hor zen. 'Ta gu, hor jarri zuten komedori hoi, gu horrea tortzen giñan. Kaleko gue moko gurasuk eta denak eamanak eta.
'Ta joten giñan 'ta han ematen ziuten jaten biño. Ezer ez. Labezomorruk eta zerriki guziyak eta bo! 'Ta itxea torri 'ta amai eskatzen geniyon 'ta amak izaki ez 'ta. Nondikan ba?
(...)Ni geo ya bintzat hara eaman ziten, Goierrira. 'Ta han, han beintzat jana bagenun, baserriya zen 'ta. Talua 'ta potajia bazen nahikua 'ta.
-Bai hemen garaiy haitan kaleko jendia ukerrauo.
-Bai, bai, bai, bai.
-Zeakuk biño, baserritakuk biño.
-Ez zen 'ta. Kartilla de razionamento. 'Ta zea, bakoitxantzako gramuk zin. Hillabetia pasteko ehun gramo zea, lenteja 'o arroza 'o lo ke sea.
'Ta ogiya 're gauza bera 'ta. Ez zen, ez zen.
-'Ta non banatzen zuten? Geo zea kartzela zen hortan banatzen zuten? Alondeiya, razionamentoko, ez?
-Bai, bai. Ez razionamentua dendatan. Bueno han 'e bai. Hara, hua jarri zuten, baserritarrak eaman ber zuten hara ben kosetxak. Bakoitxak difentik zittuzten.
Batei zuk karri ber ttuzu berreun kilo arto. 'Ta zuk berreun kilo illar. 'Ta zuk ez dait zembat kilo 'ta. Baserritar guziyak hara entregatzen zuten. Guk dendatatikan.
Guk haragiya 're. Oliyoik 'ta 're hoi dena ez zen izaten 'ta karnizitan goizeko bostetan jon 'ta kola gaitzak. 'Ta zertako? 'Ta sebo puska batzuk hartu 'ta haik urtu zean zartaiyin 'ta patatak prejitzeko 'ta haik jateko.
Nik ez dait nola bizittu giñan. Nik ez dakit. Biziyik ate giñan. Bai... Ez ogiyikan, ez, buf! Nik ez dait nola moldatu, nola! Ordun ez zen tripandi askoikan.
-Ez, ez.
-Ordun ez zen, ordun ez zen dieta in berrikan. Jesus!
-Obesidadeik ez zen izango! Joe...
-Ez zen, ez zen.