Gerran eramanak

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:37:04 - 0:38:50 (1' 46'')
Laburpena Aita Bordelen zen kartzelan. San Cristobalen zegoela ez zuten komunikaziorik. Oiartzuar asko eraman zituzten. Batzuk hil egin zituzten. Gaur egun, biktima batzuk errekonozituta daude, baina beste batzuk, ez.

Transkribapena

-'Ta aittak, nola jakitten zenuten aitta noa eamana zuten eta harren?
-Burdeosen eondu zen dembo guziyan.
-E?
-Burdeosen eondu zen dembo guziyan.
Burdeos. Kartzelan. Han in zun Burdeosen.
-Biño hemen, San Kristobalen komunikaziyua bazenuten?
-A! San Kristobalen? Ez genun komunikaziyoik izaten. Ni ez naz akortzen.
Ez naz akortzen. Hoik komunikaziyua izaten zutenikan 'e. Zertik gue aitta han zon. Gue goiko, len san zaittutena Genaro, Paulen 'da osaba, eaman zuten. Paulen aitta 're eraman zuten.
'Ta bueno, Oiyartzunen jende pilla gaitza eraman zuten. Palaziyoko bi mutilzarrak eraman zittuzten. (...) Sakristaua. Zembat Olloki zarra. Zembat jende!
-'Ta Exkerrenekuk 'e bai, ez?
-Exkerreneku hoi hill in zen. Hill in zuten. 'Ta ez daite oandikan. Zeakua 're hil zuten, zuk ez zu kusi? Oan gueb bat 'o atetzea dijuzte.
Gue Mikel ai da prepatzen, mutikua. Hor 'e jartze 'u. Zeakua 're hil zuten, Leonzio Arizmendi. Exkerrenekua. Zeakua, Etxetxikitik bi, bi anai. Eta Xabalekua.
-Pilla erra.
-'Ta geo beste bi gazte, bat hamazazpi-hemezortzi urtekua. Arangurengua, Arangurengua 're aittan billa jon zin 'ta aitta itxian ez zelako semia hartu 'ta semia hil. 'Ta ba! Holako desastre gaitza! Desastre gaitza!
-Geo biktimas del terrorismo oan reibindikatzen dute oandikan 'e. Guk ixil-xilikan eon ber. Biktimas del terrorismo, bai izandu giñan gu 're bai biktimas del terrorismo 'ta hoi ez dute kondenatzen. Bestiri san kondenatzeko!
-Bestina.
-Bai!
-Hemen beti alde batekuri bai 'ta bestiri.