Telegramak

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:32:10 - 0:35:30 (3' 20'')
Laburpena Udaleko telegramak beraiei iristen zitzaizkien. Gobernadoreak urtero bidaltzen zuen abisua inauteriak ezin zirela ospatu esateko. Enpresentzako telegramak ere beraiek jasotzen zituzten. Atzerritarrez etortzen ziren eta deletreatuta jasotzen zuten mezua. Nomenklatura guztia gogoan dauka. Euskaraz ere dena deletreatuta. Dolumin pila bat izaten ziren eta haiekin ere abisuak egin behar ziren etxez etxe.

Transkribapena

- Horrek zean lana itten zun, ayuntamentun zentralita bat bazon 'ta harek
- A! Karo biño han aiko zin bakarra ayuntamentokuk.
- Ayuntamentokuk bai.
- Geo herritar guziyak zuenin.
- Bai, bai, bai, bai. Bai, bai. Bai 'ta ayuntamentua 're telegrama denak gui tortzen ziun, e! Ayuntamentokuk dena e! Gobernotik eta... Urtero urtero gobernadorik ben telegramak zeatan,
karnabaletan, bialiko zun be telegrama 'at galaziya zola ta ez zela, 'ta zigortua izango zela 'ta ez dakit zer 'ta baki zer 'ta... Euntalako... 'Ta dena, akuerdo guziyak denak telegramaz etortzen zin 'ta guk dena telegramaz ayuntamentoa bialtzen genittun.
- A, bai e?
- Bai, bai, bai.
- Ordun zueri ailletzen zizuten!
- Dena gui ailletzen ziun. Fabriketako... Gui zembat empresa Katelsa 'ta bakizu hor non dozten? Haintzako zembat telegrama! Eta dena gue eskura tortzen zen, empresa guzitakua. 'Ta gaiña estranjeroz heldu baldin bazin, estranjeroz heldu baldin bazin, haik alemanez 'o inglesez 'o tortzen zin,
ez genun enteintzen 'ta dena letreatua. Letreatua ez dakit bakizun zuk? Pues gui saten ziun hitz hau, hau, hau, banaka banaka, ez?
- Bai.
- Barcelona Enrike, Ramon, Ramon, Ines, Antonio. 'Ta guk jarri ber genun aurreneko hitza bakarra. Barzelona b, Ines i,...
- Jakitteko nola zen.
- Nola zen jakitteko.
- Ez zenekiten ze ai ziñazten eskribitzen.
- Letreatua izaten zen.
- Bai.
- Oseake gui saten baziun dena izen osua inglesez, joe, guk ez genun ideikan 'e! Biño hola banaka banaka san 'ta hitza bukatzin geo "Otra palabra". Beste hitz bat. Izena berriz 'e.
Barzelona, Enrike, Ramon, Ramon, Ines, Antonio. Nomenklatura hoi nik buruan geldittua dakat. Gerona, Oviedo, Ramon, Antonio, Enrike, Dolores, Oviedo... Ez? Hoi dena...
- 'Ta beti zin berak?
- Beti izen berak zin.
- O-tzako beti...
- O Oviedo.
- Oviedo.
- Bai, R-tzako Ramon. 'Ta G-tzako Gerona. 'Ta D-tzako Dolores, 'ta E-tzako Enrike 'ta... Hoik izen berak zin beti. Nomenklatura hoik hola zen. 'Ta ni akortzen naz
- Karo, deskuidoik ez izateko.
- Klaro! 'Ta biño ni askotan etxian ez baldin banitzan ama eoten zen 'ta amak, gue amak 'e eskola bazun, bueno! Ideik ez harrek 'ta... Biño harrek 'e telefonua hartzen zun 'ta
hasten zin kartak ematen, hola hitzakin ematen 'ta gue amak Madrid 'ta harrek Madrid osua eskribittu! Telefonistak: "¡Pero qué esta haciendo!" 'Ta "Sí, Madrid me has dicho" 'Ta "Sí" "Pues escribiendo Madrid." Bueno!
- 'Ta nehikua itten zun!
- 'Ta geo "¿A ver, no está el hijo?" "No, no está en casa." 'Ta "Bueno pues cuando venga que me llame." Hala ni tortzen nitzanin etxea nik deittu 'ta hola, hola aitzen giñan. Biño joe, zuk ordun...
Moldatzen giñan, e! Nik, behintzat ya 'ta arreba bat, zarrenak 'e, hartua zakan hoi dena, 'ta letra hoi denak 'ta guk hara bialtzeko 're, zea, pesamen bat 'o euskeraz igual batzuk izaten zuten pesame bat bialtzeko 'ta euskeraz, pues dena letreatuta. Beste gauz bat, pesame san 'utena,
baten bat hiltzen bazen, hola izaun samarra, tortzen zin berrogeita hamar bat pesame! 'Ta hai denak partittu 'ta bueno denak... Partittu ez, denak itxe bereko izaten zin 'ta aixa joten giñan 'ta biño milla lekutatikan. Bai, bai, telefonuk lan asko man ziun gui.
- 'Ta gaiña barbeiya!
- Barbeiya bai, bai. Bai, bai.
- Jesus!
- Bai, bai. 'Ta beti jendia! Itxia bete jende beti.