Eskutitzen bidez ezagutuak

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:06:40 - 0:09:47 (3' 07'')
Laburpena Joxe Luix Oiartzungo Larrazabal baserrikoa da eta Gregori, Aranokoa. Joxe Luix gerran zauritu egin zen, eta, sendatzen ari zela, Gregorirekin idazten hasi zen. Lehen, ohitura handia zegoen eskutitzak idazteko.

Transkribapena

- Saten ai ziñazten... Zu nongua za? Naparrukua, biño nongua?
- Ni Aranokua.
- Aranokua.
- Hoi da Hernaitikan lendabiziko herriya. Goixuta utzi aiyeka 'atea 'ta.
- Hoi da. Eta, nola izautu ziñazten?
- Aber, nola izautu giñan!
- Nola izautu? Guk... Nik orduan gerran herittuta zean ibiltzen nitzan, beno, ordoko hasiya nitzan... Hau izautu nuneko Donostira torri zen... Lendaiziko eondu nitzan Bitoiyan, eta geo torri nitzan Donostira. 'Ta hospital (...) ez dakit, aitzia izango 'zu igual... 'Ta gerra demboan han eoten nitzan
'ta handikan geo tortzen nitzan... Itxea tortzen nitzan Hernanin barrena, Hernaniko autobusian etortzen nitzan zeara, Urraireko lepoa, Santuxko lepua. Aitzia izango 'zu igual... 'Ta geo handikan Larrazabala.
- Karo.
- Ni Larrazabalekua naz eta 'ta Larrazaalea tortzen nitzan. 'Ta batian tokatu giñan hau be attakin. Eta ni heldu nitzan 'ta Hernanin.
- Osaba Joxe.
- E?
- Atta ez zen, osaba Joxe.
- Osaba Joxe?
- Osaba Joxe, ne atautxiya.
- Atautxiya...
- Atta ez.
- Zeatu ziñanin zu han torri giñan demboan...
- Autobusian torri...
- Autobusin ez giñan torri.
- Kamionian torri giñan ordun.
- Autobusa abeittua 'ta etorri giñan... Kamiona jarri zuten 'ta kamionin torri giñan...
- Bai, 'ta ordun zen osaba.
- 'Ta ordun izautu nun 'ta honek nei beitzen zin 'ta nik 'e bai honei, 'ta honei beitzen ziyon 'ta geo... Handik ate 'ta ebakuatu niyoten Pamplona 'ta Pamplongo ospitalin neola beste aranoar bat tokatu zen han,
aranoar bat, honen auzokua. 'Ta harrek san zian hola amistadia bagenun 'ta san zin: "Nik mango 'izut seiñak neskatxa batenak mango 'izut" Eta orduan bakizu, gerra demboan (...) aitzen giñan 'ta hola ibiltzen giñan 'ta hola honen seiñak eman zizkian.
- Pentsa 'zu...
- Biño harrek bazekiyen zuk hau izautzen zenula?
- Ez, ez, ez zakin.
- A, ez zekin? Kasuelidadia.
- Ez, ez, ez zakin. Harek ez zakin.
- Kasuelidad que fue!
- Eta man zizkin honen seiñak 'ta nik karta eskribittu niyon honei, eta honek 'e seittun kontestatu zian. Kontestatu zian 'ta hartatik hasi giñan 'ta amistadia in genun 'ta. Geo gu Aranon 'e asko joten giñan gaztiak giñala 'ta meza 'ta...
Oiyartzun biño oañik aldeo gelditzen zen Arano eta hara askotan joten giñan 'ta geo handik aurrea zeatzen ibilli giñan 'ta holaxe hasi giñan.