Lan istripua

Primary tabs

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:23:30 - 0:26:10 (2' 40'')
Laburpena Diputazioan lanean ari zela, istripua izan zuen. Auto batek harrapatu zuen lanean ari zela. Lankideek uste zuten hil egin zela. Lan txarra eta arriskutsua da, izan ere, errepideetakoa.

Transkribapena

-Hirurogei urtekin, zea hirurogei urte nittunian Hondarbiku hortan ai giñala kotxe batek jo 'ta kapoan gaiñin eaman zin.
-Bai e?
-'Ta orduko makina hoik hasiyak zien 'ta nik berrogeita hamabost bat nittun inguru hortan hasiko zin. Nik burniya dakat hemen e!
-Sartua.
-Hemendik honea.
-Mekayuen dio! Ordun, zea, kotxik jo zizun hartan?
-Bai, kotxik jo 'ta kapotan gaiñin eaman zin, eskerrak.
-Ze in zizun dena txikittu hezurra?
-Hanka, dena hanka beste aldea beira geldittu 'men zin.
-Ai ama!
-'Ta hortzak 'e, hiru hortza 'ro txikittu 'izkiten denak hortza guziyak, kamiyuan. Hemen hiru kostilla hautsi. Eskerrak kapotan gaiñin eaman zin e!
Kristalak atetzen nittun zeatatik, masailletatik.
-Ai ama! Bai, azpiyan 'o sartu baziñan, akabo!
-Bai, zeangatik salbatu nitzan gehina, bai. Kuarenta bat bainaman nik kambitzea.
Arlepo 'ta hoiyek desbrozadorakin heldu zin Hondarbitik honontz, zea hortan, golfeko rekta hortan. Atzetikan desbrozadorakin, makinakin heldu zian.
'Ta hor nik in nun kuarenta bat hartu, haik nola heldu zin aurrea, aurrea eamaten hasi. 'Ta nik aurrea naman bittartin, kotxe batek jo 'ta kapotan gaiñin eaman zin.
Eskerrak, zea zutik 'o zea harrapatu zian.
-Bai, bai. Jooe! Karo, lan peligrosua gaiñea.
-Bai.
-Ez? Nekagarriya 'ta, gaintik...
-Gaurko eunian bai 'ta lembizitikan gu 're kostrumbratuk gaude. Leno ez baizen izaten zeikan, zea kotxe 're gutxi 'ta seiñalia jarri 'ta ba!
Seiñalia jarriya ziok behintzat eta trankil.
-Biño!
-Biño geo hor, azkeneko urti habetan kriston seiñale pilla jarri ber da kamiyun e!
-Bai.
-'Ta hale, hale ...
-Halare kasoik itten ez!
-Kasoik itten ez!
-Halare kasoik itten ez!
-Bueno lehen katxarrua 're pollikiyo 'ta ibilko zen?
-E?
-Gutxiyo 'ta pollikiyo 're bai.
-'Ta pollikiyo. Hoi ba, pollikiyo. Katxarrua pollikiyo. Pues hortxe erregalua man ziten bai.
-Bai, erra. 'Ta hoi hirurogeikin?
-Bai...
-Ya azkenea.
-Bai...
-Bittartin ez zenun euki holokoik.
-E?
-Bittartin ez zenun euki holako?
-Sekulan zea bajikan 'e hartu izandu noski. Enaz akortzen behintzat behiñ e.
-Joe! Horrekin eon berko zenun?
-Honekin bai! Joe, makulukin 'ta hor ibilli nitzan. Gaiñea launak uste zuten ni ya akatua nitzala, hilla nitzala.