Altzibarko paper fabrikan mutil kozkorrak lanean

Primary tabs

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:29:50 - 0:31:40 (1' 50'')
Laburpena Altzibarko paper fabrikan mutil kozkorrak ere aritzen ziren lanean. Arrisku handiko lanetan, gainera. Asko gelditzen ziren makinetan harrapatuta. Behin, gazte bat harrapatu zuen eta ez zen ausartu abisatzera. Eskerrak Joxek bere tokitik ikusi zuen.

Transkribapena

-Hoik zea ibiltzen zin, mutikozkorrak paperan bobina, bobina diskuiduan zean rodilluan zijunian hautsitzen bazen hari bat hola zsrii 'ta hola atzea osua bialtzeko 'ta.
Biño eskapada errak iñak bazian papelera alu hortan mutil hoiyek. Gaintikan askotan hemendikan hara bezela pasa in ber bobina baten onduan.
'Ta bobina hua zon holako tornillo bat zula bueltan 'ta galtzetik helduta harrei bueltaka dola. Eiziarku hoi salbatu izandu nun.
'Ta harrek nei esaten: "Ez ezerre nik makina" hoik ne mutill ibiltzen zian han 'ta. Geo 'ta beruo mutilla, geo 'ta bero. 'Ta nik sekadorai 'ta korrejitzen 'ta han 'ta. Ze graduta zen zea 'ta papera 'ta.
'Ta beitu 'ta gero 'ta bero 'ta jun naz 'ta mutillak saten ez. 'Ta nik da! Bazpare ate dut 'ta mutill hoi hantxe galtza ezin askatuikan tornillu hartatik. Biño ez esaten!
-Ui ama!
-Ixil-xillik jarri han 'ta geo 'ta bero, geo 'ta bero, geo 'ta bero. 'Ta eskerrak kontutu nitzan.
-Eskerrak kontutu ziñala!
-Bai, bestela hanka txikittu ingo zun, dena txikittuko ziyon.
-Harrek ez bullik eta ez ezerre.
-Ixil-xil-xillik mutilla!
San niyon: "Zertik ez duk eju in ordia!?" Ni zean ibiltzen bainitzan, zea kusten, sekadora, zean pasatzen baitzin paperak, sekadoran batetik bestea mantetan.
'Da haik 'ta bobina artian, nolakua zijuan, ze gradutan kusi ber izaten zen. 'Ta hoi, mutill hoi, hor ikusten dut geo 'ta beruo, geo 'ta beruo. Noa ostra diju hoi?
Papera hautsi itten zen biño klak! Kendu 'ta kitto.
-Karo.
-Geo 're papera...
-Harrei apurua maten hua ittia