Gaztetatik lanean

Primary tabs

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:20:14 - 0:23:32 (3' 18'')
Laburpena Joxe ez zen oso gustura joaten eskolara. 14 urterekin herri lanean hasi zen eta 16 urterekin Altzibarko paper fabrikan. Soldaduska Arditurriko meategietan egin zuen. Paper fabrika desegin zenean, harrobian hasi zen, eta handik Diputaziora pasatu zen. Errepideak egin eta konpontzen aritzen zen. Garai batean, aurrerapenik ez zegoen eta dena eskuz egin behar zen. Lan zikina zen.

Transkribapena

-'Ta zuek gustoa joten al ziñazten eskola?
-Gu ez.
-Zuek nahiyo hortik ibilli.
-Gu amakiñat bier joten giñan hemen harrobiyan gora iyo Malbun barrena gora 'ta hor udarik lapurtu 'ta kolkua betiakin zea eskola, udarik lapurtuta.
-Aurretik lanak inta ordun eskola?
-Bai.
-Jo. Geo hamalau urtetan san zu zean e...
-Herri lanin?
-Bai. 'Ta geo hasi ziñan harrobiyan? 'O nola izan zen?
-Ez. Geo hamasei urtekin ni zean hasi nitzan papeleran.
-A! Papeleran lenoztik... A hoi hoi!
-Altziarko papelera hortan. 'Ta geo hortikan soldaduxka kumplitzea Arditturrira jon nitzan.
'Ta geo Arditturrin soldaduxka bukatu 'ta berriz papeleran hasi nitzan. 'Ta geo horrek kiebra jo 'ro zeatu zenian, dena txikitu zen 'ta ordun geo harrobiyan hasi nitzan.
'Ta hortikan sartu nitzan zean diputaziyun.
-Diputaziyun.
-Bai. Diputaziyun sartu 'ta geo examinatu 'ta in nitzan 'ta enkargatu ibiltzen nitzan ni kamiyun, kuadrillakin. Hor ibiltzen giñan.
-Bai. Urte pilla erra.
-Bai hogeita hamabost urte. Hogeita hamar urtekin sasoi errian sartu nitzan, dios a ze sasoiya nakana nik ordun!
Hogeita hamar urtekin. 'Ta hirurogeita bostekin fuera! Ba, biño ordun garaiy hartan 'e diputaziyun ez zeon adelantoik e!
Zea hor galipota hartu kamioiyan 'ta kamioiyan gaiñian geo gen galipotan gaiñian, toldo bat hartuta 'ta hortikan Aiyara 'ta Aiyaiño 'ta igual joten giñen.
Galipota tartin 'ta. Ez zon, ez zon martxikan ordun, martxa txarra. 'Ta geo galipota 're kamiyuan regatzen 'o hasi ber baldin bagenun, kaldera haundi batzuta bota likidua.
'Ta denak zeakin maten, eskuakin dimpi-dampa, bombakin, bimbi-bamba, bimbi-bamba. 'Ta hola. Ez zeon ordun adelantoikan.
-Zikin-zikin iñak.
-Denak zerri iñak ibiltzen giñen bai. 'Ta arbol botzea 'ta hemendik Aiyara 'ta holaxen ibiltzen giñan.
Geo ez, geo kambitu zen arront. Kamioi errak karri 'ta geo desbrozadora hoiyek laneako 'ta. Bueno!
Bestela Jaizkibelei buelta maten, zertik San Juan aldetik hasi 'ta hamabi kilometro bueltan pasa ber izaten zin hor e, segan 'ta matxetikin.
-Guadalupe arte.
-Oan zea, raa... desbrozadorakin bi laun jartzen baldi baia adios.
-Erki.
-Tarte batian dena pasia dakate.
-Ze makiniyak eta ze oan dela zembat urte? Zuk zembat urte in zenun bate makiniya 'ta hoi gabe?
-Nik urte mordoska gabe, urte mordoska. Habek oandikan, makina habek honea karriyikan, zembat urte dia ba? Urte asko asko 're ez dia.
Nik ordun zembat urte eukiko nittun ba? Ba, nik hirurogei urtekin.