Lehen egur gutxiago zegoen

Primary tabs

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:25:25 - 0:28:30 (3' 05'')
Laburpena Lehen orain baino egur gutxiago zegoen. Orduan, mendiak garbi-garbi egoten ziren. Iratzelekuak ziren gehienak. Beraiei Penadegi aldea gelditzen zitzaien gertuena. Oiantzabalgo lehengo aitonak, "nafar ttikiak", esan ziona. Sueurra.

Transkribapena

-Eurrik ez genula billatuko. "Iñun eurrik ez zute billatuko zuek". 'Ta beitu oaiñ, oain eurra sobran!
- Bai, bai. 'Ta hoiy, hoiy, Peñaiño zertik jon ber izaten zenuten zuek? Hemen bertan ez zelako?
- Hemen ez zen eurrik eta!
- Ez zen, e?
- Keba! Hemen piñui bat bazen
'ta piñu hoi karrikako gaztiak guk eukitzen genun dena beko adarrak denak moztuk 'ta denak kimatuk eukitzen genittun. (Gatzarretik) aurrea tunel bat bada hor, ez dakit ailletu zen zuena... Ehun bat metroko tunela, garai bateko zea, trenbiria Artikuzkua...
- Bai. (...)
- Tunela. Tunel hortatik aurrea kriston piñuteiya zen. Biño tartian piñoi erra baldin bazon, joder hiru 'ro lau bat laun joten giñan harren billa! Ez zen egurrik hemen, e!
- Ez zen.
- Eurra...
- 'Ta zer zen, dena zelaiya zelako? Dena belasua zelako?
- Dena iatze lekuak!
- A!
- Iatze lekua 'ta malkar zarren batian ote zarren batzuk 'o besteik ez.
Gaiñekun garbi eoten zin mendiyak ordun, e!
- Bai.
- Garbi garbi mendiyak! Bai.
Zertik denak, mendi guziyak segaz pasatzen zin 'ta! Iatzia 'ta falta! Piñoiyan bat 'ta Zaldindik gora Pagoteiy hoik... (...) zabalian 'e su eurra man 'zandu zuten zeak ayuntamentuak 'ta hoita hoixe aldena itten zian, e!
- Hoik aldenak. Eta zea 'ta, e... Hor Goros... Beno... Bai.
- Goosketa?
- Bai Goosketa 'ta aldi hoiy denak ze gelditzen dia, urrutiyo zuentzako?
- Guetzako urrutiyo itten zin.
- Urrutiyo gelditzen 'ia?
- Bai, urrutiyo Goosketa 'ta.
- Ze hor eurra izango zen!
- Gu honea ya zeatu... Biria honea eukitzen genun.
- Karo.
- Hemengo attona batek, Oiantzabalgo attonak, hauek ez e! Emitatar hoik ez e, lengo attonak batian hala san zian: "Joxe, aurten noa jon ber deu eurra hartzea?" "Ba, netzako Penai hobekiyo da!" 'ta beti honea kostumbratuk gaude 'ta eokiyo...
Behiñ (Fulleiko) gaiñ honta ailletu ezkio, zihar, zihar, zihar joten zean Añakin barrena... Bueno, be repetxuk bazittun geo han 'e, biño...
- Bai, biño...
- Ba al dakizu non den Eraiñ?
- Bai.
- Pues Eraiñ... "Biyek ez dia izen earrak hoik, e!
Ni Eraiñea aurten 'ta zu Penai, izenak txarrak dia hoik! Biyek 'e biño aurten proba in ber det!". Attonak beti... Attona horkua nekin arron ongi izaten zen! Lengo attona, Napar ttikiya 'ro saten ziyoten. "'Ta ni aurten Eraiñea!
Ez dia izenak errak biyek 'e, biño..." 'Ta geo igual hara jonta 're Eraiñ kamiyoa atetzen 'e...