Egurketan

Primary tabs

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:22:55 - 0:25:25 (2' 30'')
Laburpena Udalak banatzen zuen egurra. Ordaindu egiten zen. Egurra behiekin ekartzen zuten. Gurdi gainean xixtuka. Toki izenak. "Hor ibiltzen ginan eurketan". Burniziya, trunkazerrak, aixkorak...

Transkribapena

Beinberriko zolotikan geo Zaldingo ixkiña atetzen zin, bi jorraatan hara ate 'ta geo ya hor behera bai, erki tortzen zin, biño! 'Ta holaxe ibiltzen giñan. Mendi zar hauetan.
- 'Ta eurra, berriz, nola izaten zen? Zuen terrenutan zenuten eurra? 'O herri lurrak...
- Ez, herriyak partitzen zun zea, etxe bakotxeako bost duro patu ber 'zaten genun.
- A.
- Bost... Osea, bost duro uste 'ut zela. Bai, bost duro izango zen.
Bost duro patu ber 'zaten zen. 'Ta guk itten genun askotan, behiñ mendira jon ezkio, bestela hiru arbol berrian, bi itxen izenian hartu itten genun askotan. 'O Matxinekuk ez zutela jon ber, haik ez zutela egurran berrik,
'o bestik (...) binak igual hartu, 'ta geo hortxe ibiltzen giñan eur txikitzen Penaiko... Zentrala ba al dakizu non don Penain?
- Bai.
- Zentralian jai goizian eaman, burniziya batzuk, anaiy batek, bestik tunkazerrak, bestik aixkorak, 'ta attakin bi anaiy, behintzat, han joten giñan jenealin 'ta zentralian sartzen genittun erremintak, beno, hango lanak ittian 'ta geo hurren jun arte zentralin eoten zin erremintak.
Zentralian 'ta...
- Harta gutxinin ez karri 'ta eaman itteko.
- Bai, bestela ba al dakizu eman 'ta karri 'ta... Ze karga burniziyak béak 'e! Joe, 'ta borra 'ta!
- Geo eurra karri handikan nola itten zenuten?
- Behiyakin.
- Behiyakin.
- Behiyakin. Ni goizian joten nitzan, bueno, haik lanea joten baizin, anai zarrena 'ta atta Donostira, 'ta ni hortxe joten nitzan geo behiyan gurdiyan gaiñin jarri 'ta xixtoka behiyak biria erki zakiten!
- 'Ta gurdi biria zen Penaiño e?
- Bai.
- Bai, e?
- Epeleko... Añakiko zea hoitatik Epeleko azpiyan barrena, Gaztaiñomotxin zihar, zihar, zihar Gaztaiñomotxin gaztaindi hortan barrena zihar zihar geo han bera Penai Zar etxe haundiya harren ondoa bajatzen giñan 'ta handik zentralea 'ta. Hor ibiltzen giñan eurketan paraje errak.
Gue amonak beti hala saten ziun. Amona xarra, gue aman ama, amona, ordun torri giñan hua hemen bakarrik geldittu zenin amona handikan 'ta harrek hala saten zun: "Zuek uandikan gorriyak ikusi ber 'ttuzute!
Eurrikan oan hemen ez duk billatzen iñun 'e 'ta zuen... " Aleiya guen edadia zea...