Auzolanean

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:20:45 - 0:22:55 (2' 10'')
Laburpena Etxeberrira bizitzera etorri eta gero ere, Altzatxikikoekin auzolanean segitu zuten. Etxeberrikoek egurra Penadegiko zokotik eta iratzea Beinberriko zokotik ekartzen zuten. Iratze asko ekarri behar izaten zen. "Holaxe ibiltzen giñan, mendi zar habetan".

Transkribapena

- (...) 'ta katua akatu 'ta kriston pena hartua harrek geo nik kasoik itten ez niyolako! Bai. 'Ta nik uan hortxe. Iatzik eta 'e ordun Altztxikitikan zea Aizaiñeiño, e! Aizaiñeiño bai! 'Ta geo...
- Behiyakin 'ta jongo zin.
- Bai, behiyakin 'ta bai. Geo gu hemen ya... Gu hemen ya fijo 'ta hemen torri giñanian ya, pues beti batzutan hara, bestin honea...
Ni 're hemen ibiltzen nitzan beti geo honea bizitzea ya torri giñanian, hementxe.
- Karo, haikin halako tratua ez zenun!
- Bai, bai.
- Karo.
- Bea 're honea geo Jose Luis 'ta igual tortzen zin, guk 'e zerbatte golpia genunian 'o gui launtzea 'o...
- Karo.
- 'Ta gu hara 're bai. Geo ya zeatuta geo 're...
- Bai,bai, bai.
- Hazita geo 're
- Hazita geo 're bai.
- Bata bestiy oso ongi izaten giñan.
- Bai. Len gaiña hoiy 're gehiyo itten zen, bata besteiy laundu 'ta, ez? Belarra (tartin) 'ta iatzeta 'ta...
- Belarretan 'ta iatzetan 'ta, bai.
- Lan haundiya zenin.
- Bai. Hoiy gaiña iatzia Aizaingo azpitikan kartzen zuten, Arlepoko (zubitatik) 'ta... 'Ta geo 're ni beti, beti hoiri launtzea beti joten nitzan, 'ta bea 're igual guegana, e!
'O sega bata bestiaiy 'o "sega zuen itxian sega hobiak dozte 'ta..." Batzutan Jose Luisena jon 'ta handik igual sega pare bat honea karri 'ta hurrungun hara eaman 'ta... Bai, bata bestikin geo tratatu itten genun.
- Karo, karo.
- Bai. 'Ta geo hementxe. Gu 're hementxe geo eurra karri ber bazen Penaiko zokoa 'ta, hola ibiltzen giñan. 'Ta iatzik eta 're...
Hemen bagenun mendiya, biño oandikan 'e garaiy haitan iatzia (...) pillatu in ber zen. Iatzi asko karri ber 'zaten zen 'ta Bein Berriko zokoa 'ta joten giñan iatzeta.
- Eun osua, 'ta han mendiyan?
- Bai, goizin jon 'ta atsalde erdirako 'ro... Bein Berriko zokotikan geo Zaldin...