Baserrian beti lana

Primary tabs

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 1:00:20 - 1:02:31 (2' 11'')
Laburpena Manuel ere aritzen zen baserrian lanean, lantegitik etorrita. Belarretan, artajorran, behiak jaisten, azpiak ateratzen, arrosarioa errezatzen... Nahikoa esne ez sukaldean, eta errapetik ahoko zulora. Baserria lotua da. Inaxiri gehiena azienda zaintzea gustatzen zitzaion.

Transkribapena

- Baserriyan 'ta aiko ziñan lanin!
- Ai berko!
- Honek baserriyan biño gehiyo in du aotz lana. Aotz lana.
- Arozteiyan zortzi ordu pasa lan 'ta lan, arratzaldian ordu bitan torri, bazkaldu 'o zeatu 'ta beno, segun ze zea zen. 'O belarretan 'o artajorran 'o, beno, milla gauza! 'Ta illunaarrin (...) batian itxea. Batzuk behiyak jetxi 'ta bestiak azpiyan atea 'ta bestiak ze iñ 'ta honek esan duna, arrosaiyu errezatu 'ta "Aitzen al 'zute?" 'Ta "Bai". Segi.
- Biño guk (...).
- 'Ta hango lanak iñak dinian, afai legia hartu 'ta ohiyea. Hurrengu eunian berriz bostak eta laurdenetan jeiki 'ta seitako lanea korrika.
- 'Ta zuk xinistatuko al 'zu, esnia nahikua izaki ez sukaldin 'ta ai zea behiya jeisten ai zea 'ta joten da beste, kompaziyo batea ni ai naz behiya jeixten 'ta joten da nere ondoko, ni biño gaztioko anaiya 'ro zea 'ta hua 're zerbatt hartuko pozik eta zuk hola errapeko titiya hartu 'ta zrzrzr esnia ahoko zuloa! Ahoko zuloa! 'Ta geo sukaldea esnia gutxi joten.
- Karo.
- Biño bittartin guk eana esnia. Biño, bate eosi...
- (...)
- Bat 'e eosi 'ta ezer 'e in gabe, e! Tititikan, iufi! ¡Qué bueno!
- Ordun zon gosiakin gaiña, (...)!
- Karo. Txokorraiy gutxixio eman 'ta guk pixka 't aprobetxatu.
- Baserriyan bizi danak ez daka iñoa joteik! Aziendak etxian dakazkinak ez daka iñoa joteik. Alper alperrik ai zea.
- Lotua.
- Bai.
- Alper alperrik ai zea. Zuk eguardiko lanak itten 'ttuzu, bazkaiya maten 'yozu, geo kampoa joten zea baratza 'o zea zerbatte hangua ittea 'ta illunaarrin tortzen zea, berriz hara jon bihar 'zu!
- Nik gustora itten nun.
- Ohiyea jon 'ta hurrungo goizian jaikitzen zeanin, berriz hara jun bihar 'zu!
- Bai, lotua.
- Berriz hara jun bihar 'zu.
- Netzako baserriyan zen gauzik onena zen aziendak gobernatzia.
- Bai, e?
- Netzako bai. 'Ta oan bertan 'e nik kriston imbiriya dakat... Lengo iandin 'o noiz esan nun, txokorrak ikusita "Ai, zein bizi in leiken bi txokor hoitxekintxe!" Egiya.
- Gustatu itten azienda?
- Nei bai, azienda bai. Nei bai.
- Tokitan do.
- Pilla bat. Tokitan do, bai.