Euskara galarazita eta gaztelaniaz jakin ez

Primary tabs

Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:11:40 - 0:13:40 (2' 00'')
Laburpena Osaba apaizak senide guztiei ikasketak eman nahi izan zizkien. Bederatzi urterekin Donostiara eraman zuten, interna. Mira handia egin zuen. Ez zekien gaztelaniaz eta ez zuen hitz egiten. Bestela, euskaraz eginez gero, eraztunarekin zigortzen zituzten.

Transkribapena

- Bazkaltzea 're itxea tortzen giñan, e! Eta hala, pues nik betzi urte arteiño. Biño betzi urtetan osaba bat bagenun apaiza, eta harren desiua zen nombatte denai estudiyuk matekua, eta anai zarrena apaiz, hua ni biño leno jona zen seminaiyoa eta
nei betzi urtetan Donostira eaman ziten en el Paseo de Francia Las Teresianas. Interna! Erderaz ez nakila! Gaiña obligatzen ziguten, e! Eskolan desdeluego ordun ezin zen hitzik euskeraz iñ, anillua maten ziguten.
Eta anillua maten zigutenak eta azkeneko anillukin gelditzen zenak atetzeko garaiyan, zigorra! Eta bildurrak, hitzik itteko bildurrak! Karo, ez genun hitzik itten bildur horrekin! Eta geo hara jon, ama difuntukin, akortze naz, eta han ate zin pues una Teresiana, ez zin monja jantziyan,
eran vestidas de señorita. Eta harrek hartu 'ta kapilla man zin 'ta: "mira que bonito, mira que bonito!" Nei kapilla man 'ta ni ate nitzaneko ama falta! Y quedate con el pastel.
Nik itten nittun nearrak! Onez onez hartzen ziten, biño keba! 'Ta azkeneko bronka bota batek, eta ordun kizkurtu nitzan, bai 'ta ya geo betzi urte in nittunin feliz! Ya geo jarri nitzan, biño lendabiziyan... Gorra! Iñor izautzen ez, eta erderaz 'e jakiñ ez!
Akortzen naz, lendaiziko urtian bukaeran, kursoko bukaeran, a San Francisco Javier eskursiyua. ¡Felicidad! Geo autobusa aberittu 'ta autobusa aberittu 'ta berandu torri giñan arratsin, illuna.
Eta ailletu giñanin, el paseo de los Fueros beti akortzen naz oaiñik, Buen Pastorreko torria ikusi nunin, san nun: "¡Ya se ve el torre de Buen Pastor!" denak algaraz! El torre!