Ezkontza eta jaiotza

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:45:00 - 0:48:25 (3' 25'')
Laburpena Ahal zen arreo dotoreena egiten saiatzen ziren neskak. Pregoiak egiten zirenerako-edo erakusten zen arreoa. Hiru pregoi izaten ziren elizan, ezkontzaren berri emateko, eta, norbaitek zer edo zer argitu behar bazuen, orduan zuen aukera. Jaio etxean egiten zen, medikuarekin edota parterarekin.

Transkribapena

- 'Ta ez daka ezer, e toaillak, iniazialak. Bai, nei illusiyua itten (...)
- Leno ezkontzeko jesus! Arreua itteko bordatuk, puntilla bordadurakin gaitzak, bueno! Lujo haundiya zen! 'Ta denak, e! Ahal zun guztiyak itten zittun. Eta geo zertako 'ta saten zutena okasiyo hoitako edo hantxe bazula, bazittula. Esposiziyun jartzen zian ikusteko.
Askok, behintzat, bai.
- Ezkondu aurretik itten zen hoi?
- Bai, bai. Ya preoiya in zunin edo preoiyak. Hiru preoiy itten zin. Elizatikan esaten zin ezkontzen dia holako 'ta halako 'ta holako 'ta hiru jaitan edo esaten zin preoiyak. Que... Hoik ohitturak izandu dia! Ene!
- 'Ta hoi zertako zen ba? Baten batek...
- Anuntziatzeko! 'Ta deskuidun pegan bat baldin bazun bai andriak, neskakin edo mutillakin honekin ibillli da, honekin hola izandu du edo zean bat baldin bazen, pues zeatzeko.
- Han esateko?
- Klaro.
- Hoi da.
- Reklamatzeko ber zen tokiyan.
- Hoi da. Berandu biño len. 'Ta zu gotzen al za baten batek iña hola? Pregoi batin baten batek... Lotsa erra izango zen ba hoi!
- Ez naz akordatzen e. Ez naz akordatzen. No.
- 'Ta ordun baten batzuk beldur errra pasako zuten preoitan. Zerbatte iña baldin bazuten lenoztik, baten batekin ibilliya 'o...
- Ez dakit. Hoimbesteiñeko zeikan ez dakit.
- 'Ta zea, haurra... Karo, len haurrak itxian denak.
- Nik denak itxian izandu nittun. Denak. Praktikantikin. Todos.
- Geo hasiko zin ospitalin 'ta.
- Gero bai.
- Ondoren ya.
- 'Ta hor baserritan 'ta pues izaten zen ba este, beste auzoko emakume edadekon bat eta haurra hartzeko, haurra heldu zenin hartzeko 'ta praktikantin lana itten zuna non 'ta hola grabedadezko zeaikan ez zun. Normal heldu zena. Parterak ohittuk eoten zin emakume
edadekuk auzokuk edo...
- Asko zin parterak?
- Parterak edo... Parteratza itten zutenak.
- Bai, bai.
- Itxian leno asko.
- 'Ta zeiñ ioten zin, partera 'ta geo ama 'ro ahizpak 'o... Zeiñ ioten zin? Momenu hortan zeiñ ioten zin?
- Auzoko emakumi hoi. Ohittura ya hartua zakana. Haurra heldu zeneko haurra hartzeko. Medikua 'ta...
- Meikua 're bai?
- Generalin bai meikuk. Jeneralin bai. Gehiyenetan noski, medikua. Oiñatibia xarra 'ta, Don Regino 'ta... Gero praktikantia etorri zen, gure demboran. Praktikantiakin askok itxian izandu zittun.
- Zeiñ zen praktikantia?
- Pujol.