Haurren orrazkera eta aldaketak

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:31:40 - 0:33:20 (1' 40'')
Laburpena Haurren orrazkerari dagokionez, neskek trentzak edo lazoak eramaten zituzten. Mutikoek, berriz, burua rapatua eta kopeta gainean mordoxka bat luzexeago. Gure amonek mototsa eramaten zuten, eta gure amak kardatzen hasi ziren.

Transkribapena

- Beste bizitzako Maitxok moztu zin.
- Eta ttikitan illia luzia eamaten al zen?
- Bai. Bai. Nik trentzak. Trentzak. Nexkak trentzak. Eta motxuo baldin bagenun, e... Zea... E...
Sahiets batea orraztu 'ta zinta haundi batekin lazua. Eta zinta kuadratua 're urte batzuk izandu genittun, zinta kuadratuk ibiltzen genittula 're. Zuiya 'o rosa 'ro... Eta biñon, gehiyena trentzak.
- Ta muttikuk?
- Muttikuk motxa. Motxa bai. Eta askok zea, burua rapatua 'ta kupetan gaiñin mordoxka 't luzexio. Bai, bai. Orduko motza.
- Eta noiz hasten zen moiñua 'ta itten?
- Moiñua 'ta... Illia luzia baldin bazen, gehiyena moiñua, bai. Eta geo gu ya hasi giñan kardatzen, moiñuk itten, izugarriyan kardaduk iñ 'ta zemat eta altuo... Bai. Eta ne kasun zemat eta zapata takoiy haundiyouok, ordun 'ta gustora.
- Biñon ttikiya ziñalako bakarrik ez, len takoiy asko?
- Takoiya asko ibiltzen zen eta klaro nik ttikiyan komplejua 're eukik nun igual, biñon berez 'e bai. Berez 'e takoiya haundi zalia izandu nitzan beti.
- Saastibarrenetik ez ziñan hokin abituko ba?
- A ez, hoi ez.