Orrazkerak

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:29:00 - 0:31:40 (2' 40'')
Laburpena Orrazkera ere aldatzen ari da. Mototsa asko eramaten zen. Ileari forma emateko kizkurgailuak zeuden; erne ibili behar zen horiekin, zimak erreko ez baziren.

Transkribapena

- Guk nahikua genun aurrekui zea ittia, haiken ixilka gauzak ittia. Holoko komplejoik ez genun guk.
- 'Ta zea, illian 'ta izango zin modak?
- Bai. Arropa attatu zattut nik, biñon illian 'e bai. Illian bazittuten ondak atetzeko... Amak eta ez dut uste bazutenikan, biño geo ondorin bai. Amak eta itten zuten illia garbittu, eta bihatzakin... Bihatzan tartin hartu... Illia luzia gehiyenak zuten ordun. Bihatza tartin hartzen
zuten 'ta maten ziyoten forma illiari. Eta forma maten zuten aurretik eta atzetikan sartzen zittuten imbixiblik. 'Ta ordun, illia sekatzen zenin, hura onda haik hala atera eta moiñua itten zuten... Gehiyena 're moiñukin ibiltzen zen, izebak haumbeste ez, biñon ne ama 'ta bai.
Eta illi hura bustiya zakatela onda haik atera, haik imbixiblikin sujetatu urratu gabe, 'ta mototxa. Eta geo illi sekatzen zenin, egunetan 'ta egunetan eukitzen zittuten onda hoik. Bai. Eta tirabuzoiyak 'e bai. Tirabuzoiyak 'e... Urritz makilla pixkat berotu 'ta illia bustiya zenin
han billu 'ta tirabuzoiyak itten 'e aitzen zin. Eta geo ate zittuten tenazillak. Eta izebak tenazillak bazekiten manejatzen, 'ta nik ikusi nittun egun batin, igande arrasalde batin ai zila, 'ta haik jon zinin berotu 'ttut surtan zea, haik ibillitako tenazak eta surtatik direto jarri 'ttut illian 'ta buruko
illian erdiyak tenazatan! Eta nik illia ailleka batetik luzego 'ta bestetik motzuokin! 'Ta klaro, lembizi errita aittu nun, biñon geo 're sukal man ez ziten esplikaziyua ordun eman ziten. Tenazak surtan berotu eta uretan sartu 'ta geo haik illia moldatzen zutela, 'ta nik surtatik direto!
- Geo moztu in beko zenun?
- Moztu in ziten. Beste bizitzako Maitxok moztu zin.