Soldaduen peripeziak

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:08:10 - 0:11:10 (3' 00'')
Laburpena Militar mandoek ez zuten nahi izaten soldaduak baserrietan ibiltzea. Askotan deitzen zituzten koartelera eta zigorraren beldurrez joaten ziren. Masastuarekin batera erretzen zuten artaburua, eta halaxe jaten zuten.

Transkribapena

- Gatz pixka 't bota 'ta beri halaxe guk sagarra jaten genun bezelaxe. Eta lanin aitzen zin eta hori, ben otordua itten zuten han eta geo ben ordutako jon ber. Ez baldin bazin ben ordutako joten, 'o arropatako bat 'o galtzen baldin bazuten, kastigua maten ziyoten.
Eta geo, gerezi garaiyan 'e bai, gerezi garaiyan guk billu genezan, bildutzia posible genuna biltzen genun, geo muturretan 'ta hola gelditzen zen gereziyaiy, dena béak pasatzen zuten, baimenakin, e? Permisukin. Haik torri 'ta eskatuko zuten permisua eta zea, frutu hura 're
aprobetxatu itten zuten. Eta geo norbattek iziñ ikusiya zulako 'ro, nausitako batei abisua maten baldin baziyoten, ordun deiya izaten zuten kuarteletikan. 'Ta han joten zin gizajuk presaka 'ta kezkatuk. Eta guen terrenun beko ixkiñin erreka, haundiya ez zen,
biño erreka pasatzen zen 'ta asko tortzen zenak bazekiyen erreka harren berri, biño lembiziko aldiz tortzen zenak ez. 'Ta han salto ittekun askotan zapela galtzen zittuten. Eta kastigua, kastigua maten ziyoten. Eta geo udazkenin, guk artua billu ondorin 'e, gereziyakin 'ta
frutakin itten zigutena artuakin 'e iñ itten ziguten. Guk gen ustez ongi ongi artoburua biltzen genun, biñon haik torri eta pasako zuten, eta artoburua billatzen zittuten, eta itten zuten artoburu hoixek izatetikan (masa hostua) bertan erre. 'Ta sutzen zutenin 'ta brasa 'ta
jartzen zenin (masa hostua), biltzen zittuten artoburu hoik han erretzen zittuten. 'Ta artua itten da erre 'ta haundittu, ereki bezela itten da. Oso goxua gelditzen da jateko. Gelditzen zen. Eta hura 're haik eakutsi ziguten. Bai, jeneralin hola dembora hontan tortzen zinak lanea 'ta
baimena eskatzea hondatzen zon hura jasoko zuten 'ta, jenealin eskualduna 'ta hola izaten zen. Biñon kastillanuk 'e bazin aski jatorrak tartin baita 're tortzen zinak. Haiken kezka haundina izaten zen ordun, hori, norbattek zerbattengatikan nausitako batei maten baziyon
abisua, haik ez zutela nahi izaten bean mende zozten soldaduk hola ibiltzia. Biñon guentzako mesede haundiya izaten zen.