Soldaduak baserrietan

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:04:15 - 0:08:10 (3' 55'')
Laburpena Gerraren ondoren, soldadu asko zeuden Oiartzunen. Arkale eta Babilonian koartelak zeuden. Soldaduak ere goseak egoten ziren, eta baserrietako lanak egiten zituzten janariaren truke. Gauza berri asko erakutsi zieten bertakoei jaten.

Transkribapena

- Saastibarrenen soldaduk eoten zin asko, ez?
- Bai. Saastibarrenin 'ta auzoko itxetan eta zelaitan. E... Arkalen zoztenak guen itxe parin itten zuten istruziyuk itten zittuten eta ordun koarteletikan ate 'ta formatuk tortzen zin kantari.
Eta guen itxe parin, kamiyun, han istruziyuk itten aitzen zin. Eta kantari tortzen zin kantan musika hartan ritmua maten zutelako pausun, bai. Haik kantari ben ritmu hartan joten zin eta aintzen ziyotenak "un, dos, un, dos" ematen ziyoten zea... Martxaiy ematen ziyon.
Geo jarko zittuten multzutan 'o gruputan eta lembiziyan... Filatan beterano batzuk zoztela 'ta hain taillakin istruziyuk itten aitzen zin. Han aitzen zin atzea 'ta aurrea 'ta... Pausuk eta metrailleta nola 'o... Bai, eskopeta 'ro ordun zutena nola ibilli ben hora eta geo 're
baita 're itten zittuten zeak, gerran garaiyin alkar enteintzeko 'ro mendi batetik bestea 'ro, aparato batzuk zittuten, disdira botzen zuten, kolore desberdiñatakuk eta zean 'e bai... Batzuk disdira haundiyouo itten zuten, bestik ttikiyagua. Haik bazakiten zer...
Ze formak eta ze disdira klasekin ze adierazten zuten. Ordun jartzen zin batzuk, e... Arkaleko mendiyan 'ta bestik Trapadako mendiyan 'ta han aitzen zin bat bestiri seiñalik zea itten, bialtzen. 'Ta geo klaro, guk gauza asko falta baldin bagenittun, haik gehiyo eta asko zin,
Arkalen bi barrakoi zin 'ta Babilonian beste... Beno, bi barrakoi gezki san dut, bi lekutan zozten, Arkale goiya 'ta Arkale bia. Eta Babilonian 'e bai, Babilonian 'e zozten bi lekutan. Eta soldado asko zon deneta. Eta ben janak... Ben ordutan 'ta ben janak eta ematen zizkaten
hairi, biño klaro, ez guk eta ez haik nahikua ez zuten izaten. 'Ta ordun, Bizkaiya aldetik 'ta Azpeiti aldetikan 'ta hor asko tortzen zen horko... Hemen Oiyartzungo bertakuk 'e asko dia zean, Arkalen 'ta hoitan soldado iñak, hemen bertako semik ordun garaiy hartan kinto hua
zinak asko in zuten. Biñon kastillanua 're asko zen. Biñon Bizkaiy aldi hortatikan 'ta hortikan 'e asko zen. Ordun haik jeneralin jotzen zuten inguruko baserrita. Guk estimatu itten genun haiken launtza eta geo ordaintan itten zuten jan.
Eta guk sekulan imajinatuko ez giñan gauzak eakutsi ziguten jaten. Tipula gordiña txiki-txiki iñ eta zardinzarra gordiña nastu harrei, oliyua gordiña bota eta hura gustoa jaten zuten. Beak... Ben gauza itten zutena. Guk genunetikan jango zuten gustora, eta tomatia 're bai.
Tomatia 're iñoiz imajinatuko gordiñik jatia 'ta haik hartuko zuten baratzetik tomatia, erekiko zuten, gatz pixka 't bota 'ta beri halaxe. Guk sagarra...