Jauna hartzera, baraurik

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-032
Pasartea 0:14:20 - 0:17:40 (3' 20'')
Laburpena Jauna hartzeko, gau osoa baraurik egon behar zen. Meza bukatzean, herriko taberna eta dendetan kafea eta bizigarria hartzen zen. Urte zaharretan, gauean juergan ibili eta zuzenean joaten ziren asko seietako mezatara.

Transkribapena

- Seitako mezeta tortzeko baroik tortzen zila...
- Bai. Karo, komulgatu nahi bazuten, behintzat, baruik etortzen... Hamabiyak ezkeo gabian, ez zen ezer hartu ber goizin komulgatu... ¡Qué leyes! ¡Qué leyes! Baruik? Paraje haitatikan gaixuak!
Geo hor zean, Estankun Emilik amakin bat kafe! 'Ta Antonenia 're bai, erekiya eoten zen, denda zen 'ta Antoninia 're erekiya. 'Ta hola eukitzen zun, pitxarrako botilla anixakin Antoneneko Maritxu harrek. Eta geo zea, pottoka, baxo, zea kopa ttiki bat, Antonenin 'e izaten zuten
Eaten zuten, bixigarriya. Leno ohittura haundiya zen zea anixa ibiltzeko, e! Ni akortzen naz gure ama béak con seis años que tenía gure amak katarro pixka bat zela 'ta esniai bota 'ta anixa... Manías serían porque... Ez dakit ezer ingo zun.
- Bixittu pixka 't ingo zun.
- Biñon ohittura haundiya zen. Ni nere amataz eta akordatzen naz. Katarrua zela 'ta, ba zea esniaiy bota... 'O ron 'e bai.
- Ron 'de bai, e?
- Ron bai.
- Joe. TTaka.
- Esniaiy botata. Bero bero berua hura. Katarruantzako ona 'men zela. Ordun... Orduko ohitturak.
- Bai, oain dela gutxi arte 're zarrak eta badakate bai, ohittura hoi.
- Bai, oaindikan 'e izango dia batzun batzuk e ohittura hortan jarraitzen dutenak. Biño hor goizian zea, mezetatik biño ¡Qué disparates! Qué disparates!. Geo bestia zea, Eguarri jaitan 'ta zea, Urte Zarretan ibilli soiñuakin, kuadrillak itxez itxe ibiltzen zin kantari.
- Gabin?
- Bai, ben soiñukin. 'Ta geo goizin seitako mezeta aittu! Meza nausira. Seitako mezeta! Gabian juergan ibilli 'ta zea, seitako mezeta, zea, meza nausira.
- Haik ez zin baruik jongo?
- Haik ze meza entzun ber zuten aittu! Gabin hola juergan ibillita?
- 'Ta zuek 'e bai josten gau osua baruik?
- Bai, biño izeba 'ta zai eoten zin hamabiyak pasatzeko beldurrak. Goiz arte seittu ber bazuten josten, hamabiyak jotzeko beldurrak kafia hartzeko lenoztikan. Hamabiyak ez zitzatela pasa! Bestela ez zuten zeatuko. Hurrungo eunin komulgatzea joteko... Ohittura, ze lege!
- Oaiñ ingo genuke!
- Ze lege mixerable! Oaiñ ez ziyoten kasoik itten askoik, gaztiak! Eske gauza asko oso aldrebesak izandu dia, e!
- Biño garaiy batin, eske garaiy batin apaizak alkatik biño gehiyo ainduko zuten igual? 'O beldur gehiyo 're bai (...)
- Beldurra 're sartu bai, behiñik piñ jendiaiy. Jendiaiy beldurra sartu. Beák ez dakit ze izango zin. ¡Allá cuidaus! Ben pekatukin!
- 'Ta agarrauna 'ta nola zen?