Nor | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-030 |
Pasartea | 0:19:35 - 0:23:10 (3' 35'') |
Laburpena | Baserri batzuk gurdiaren jabe ziren. Baina ez zirenek itzainen zain egon behar izaten zuten, iratze jorra ekartzeko. Seastarrenen gurdia behiek tiratzen zuten eta itzainen artean emakumeak ere bazeuden. Emakume baserritarrek gizonezkoek baino lan gehiago egiten zuten: kanpokoa eta etxekoa. |
Transkribapena
- Eta geo, e... Jeneralin, erdiya 'ro hola mozten genunin, hasitzen giñan ya karraitzen. 'Ta oso penosua zen hora 're. E... Iatze lekun hartuko genun pixka bat eta ateko genun kamiyun ondoa.
Gurdika bat iatze igual hiru biajetan ate ber izaten genun kamiyun ondoa. 'Ta geo beste arrisku haundiya genun guk, guk eta handik pasatzen giñanak, e... Zea, Babiloniku hortan, e... Borrokazelaitaku hortan kanalin billatzen zuen zeak, este...
Hegu-hazik eta igual... Zea itten zigun, iraultzen zigun iatze jorrada. Bai, 'ta suertia baldin bazen beste norbatte heldu zela iatzikin kargatua harrek behiyak kendu gurditikan 'ta, e... Zea, sokakin 'ta lotuta 'ta buelta gurdiyai maten baldin baziyon,
biñon ez baldin bazenun suerteik, berriz hustu, kargatu gurdiya eta han bire onetan karga, oi, zea... E... Gurdika haundiya hartzen baldin bazenun, Xixtiyoko kruzea ailletzin nola estrata estutu itten zen, ber zenittun beste behi pare bat, hora itxea ailletzeko.
Oso lan luzia 'ta penagarriya zen iatzina!
- Zuek zenittuzten iriyak?
- Ez.
- Zuek zenittuzten iriyak?
- Ez.
- Norbattei...
- Bi behi pare. Bi behi pare genittun guk ibiltzen genittunak.
- A! Haikin!
- Bi behi pare. Bi behi pare genittun guk ibiltzen genittunak.
- A! Haikin!
- Bai, haikin kartzen genun. Biño geo ya, izebak eta espostu zinin, 'ta osaba miñez 'ta geldittu zenin 'ta, ya bestiri karrazitzen geniyon. 'Ta uandikan hora da e... Ukerruo, zertikan ion ber zu, iatzia prepatu eta izango zun itzaia kartzeko ro ez.
Bat da lan gorra 'ta bestia kezkagarriya zen. Bai.
- 'Ta zeiñ ibiltzen zin itzai?
- Ba ne ama. Ne ama 'ta geo osabak 'e bai. Osabak 'e hasi zin, biñon erabat esateko ne ama.
- 'Ta zeiñ ibiltzen zin itzai?
- Ba ne ama. Ne ama 'ta geo osabak 'e bai. Osabak 'e hasi zin, biñon erabat esateko ne ama.
Attan... Attona ez nun nik izautu, ni jaiyo biñon, gerra 'ta.... Ni jaiyo bittartin hill zen attona, biñon geo attonan lekukua hartu zun ne amak. 'Ta attona ibiltzen zen bezela, e... Hor kale aldeko baratzia zun personai e...
Lurra prepatzen, eta hoi dena, geo urte batzutan ne ama ibilli zen. Bai.
- 'Ta emakumik gizasemik bezela ingo zuten?
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai. Bai. Giza...
- 'Ta emakumik gizasemik bezela ingo zuten?
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai. Bai. Giza...
Emakumik ordun lan gor asko itten zun 'ta gaiña gizasemik ez zuna in ber izaten zun kampun 'ta itxian. Zertikan nik izebak ikusten nittun, ezkondu zin bittartin haik itten zittuten itxeko, baserriko lanak, joten zin jornalin ibiltzea auzota, eta gaintikan itxeko garbitasuna 'ta,
'o ben arropa garbittuko bakarra garbittu ber bazuten 'e, klaro, ez zuten izaten aukerik! Eta... E... Soin bat aste guziyan igual ibilko zuten, kampoa lanea jon ber zutenin eta hurrengo igandin Pikoketa billera joteko soiñ hura bea garbittu ber izaten zuten.
'Ta xar-xar bat janzi. Bai.