Nor | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-029 |
Pasartea | 0:05:00 - 0:07:20 (2' 20'') |
Laburpena | Egur asko behar izaten zen lehen. Seastarreneko lurretan bazegoen nahiko egur, baina ez zeukatenek herri-lurretakoarekin konpondu behar izaten zuten. Udalak zozketan ematen zuen eta auzolanean ateratzen zen egurra. |
Transkribapena
- Tolaria nun-nahi zen ordun. Bai. Eta gaiñekun baserriyak, pues, Terrenoz 'ta hola len san zattuten bezela, haundiyak. Geo aparte, e... Itxe gehiyenetan 'o denetan, gehiyenetan behintzat, egurra bertan izaten genun, itxeko terrenutan, 'ta hoi 're bentaja haundiya zen.
Ordun urte guziyan itten zen sua egurrakin. Eta egurra oso estimatua izaten zen eta geo ez baldin bazen... Adibidez, guen beste bizitzakuk ben terrenuan ez zuten egurrikan eta haik kartzen zuten udalak ematen zun su egurra esaten ziyotena.
Udalak itten zun urtero basúa botzen zin lekuan materialatako baliyo ez zun egurra, itten zun sorteun bittartez sorteatu, zon lekuan bertan. Lan neketsua 'ta gorra izaten zen, e... Lembizi in ber zen zon lekutikan bire baten ondoa atera eta geo...
Biri hartara sartu ahal baziñeken kamioiya... Kamioiyak 'e oso gutxi zin ordun, GMCik holoko zakar batzuk zin, eta... Igandetan bat bestiri launduz 'o... Kamioiyan karri 'ta 're, biñon... Guen itxea sarrerako... Sartzeko kasun, kamioiyik ez zen sartzen.
Ordun, kamioiyakin kartzen baldin bazen Xixtiyoko bire gurutzeiño, handikan itxea berriz animaliyakin karritu ber izaten zen. Biñon, ez zen gue kasua ez zen. Guk e... Itxian izaten genun nahiko egurra, e...
Moztutzen genun otsailla aldea eta dena itxian ondoa karraitzen genun. 'Ta geo itxian onduan pillatu. Beko sua zen eta moztutzen erraxa zen, mia 'ta lodiya 'ta dena, e... Batea itten genun eta geo beko suan onduan pilla haundi bat sukaldin iñ 'ta handikan erre.