Altzibarko bilera

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:13:50 - 0:17:10 (3' 20'')
Laburpena Jostatzeko denbora gutxi izaten zuten; igandeetan ibiltzen ziren. Edade batetik aurrera, berriz, Altzibarko bilerara joaten ziren. Mutilak neskei dantza-eske aritzen ziren. Filarmonika-jotzaileak balkoitik aritzen ziren jotzen. Lezoko jende asko etortzen zen; ez zituzten harrika bidaltzen. Auzoetako festak ere baziren garai haietan. Musika eta dantza gogoan ditu: zortzikoak, makila-dantza...

Transkribapena

- Jostatzen asko ikasi gabik giñan! Lanin, gustoa gaiña!
- Jostatzen ez za gotzen, Joxepa, zertan ibiltzen ziñazten?
- Bai, ibiltzen giñan gu, iandetan 'ta, soka saltun 'ta. Geo billerak eta izaten zin.
Altzibarren billera haundiya itten zen. Eta... San Pedrotan Altziberren fiestak, eta gaiñekun billera izaten zen, e! Filarmonika jotzaillik... Han dantzaiyak izaten zin errak, neska 'ta mutil, 'ta hala! Jon 'ta neskak hasi lehendabizi 'ta faborez mutillak 'ta bai 'e, gustuko
baldin bazin bai, 'ta bestela ez! Anda!
- Biño beti mutillak eskatu!
- Mutillak faboria eskatu neskai, bai.
- Neskak ezin al zun eskatu dantzik?
- Beste aldea izaten zen ordun behintzat. Oaiñ ez dakit ze itten 'uten, biño...
- Oaiñ, oaiñ iñorrek ez du dantzik itten!
- Biño filarmonika jotzaille errak 'e bazin ordun. Bai. Bat Altziberko Irundarrenekua zen. Manuel. Aspaldi hilla da. Soiñu jotzaille erra zen. 'Ta beste bat Arkale, hemen bada Arkale, mutil bat.
- Bai.
- Horren atta. Harrek Albixturrenekotik, biyek txandan aitzen zin. 'Ta jendia hola, e! Lezotik jendia kantidadia tortzen zen Altziberra. Lezoarrek 'e bazin Oiyartzungukin ezkonduk.
- 'Ta ongi, ongi... Kampokuk ongi hartzen al zin?
- Bai...! Bai, bai, bai, bai.
- Bai? Ez al zin harrika bialtzen?
- Harrika? Fama bau Oiyartzunek! Harrikelaiyana!
- Horrengatik galdetzen zattut.
- Politta zen Altziberko billera, e! Jesus! Famosua! Geo Santiyotan Iturriotzen.
Xanixtebanetan Oiyartzunen. Xanixtebanetako fiestak Oiyartzunen, tres de agosto hasi, 'ta hiru 'ro lau eun izaten zin. Bai, bai, fiestak 'e ordun jartzen zin, e! Musika 're kartzen zuten ordun.
- 'Ta ze... Ze fest... Ze gehiyo izaten zen musikatik aparte festatan? Gotze al za?
- Zortzikukuk 'ta, makil dantzak eta. Haik 'e dantza polittak zin oso. Horrek honezkio ikusi 'ttu bai! Makil dantzak eta, e! Oso polittak, bai. Biño izaten zin barriyo guziyak. Santiyotan Iturriotzen, San Pedrotan Altzibarren, Karrikan Ama Birjiñetan uste 'ut izaten zela.
Aztu 're in nau, biño. Denetan, barriyo guzitan, behintzat, txandan txandan.
- 'Ta zuek denata joten ziñazten?
- Posible baldin bagenun, bai.
- Gurutzea 'ta Ergoina 'ta re bai?
- Bai, bai. Bai, Ergoina gutxitan ni. Behiñ 'o jon izandu nitzan. Han taberna batin Bialden 'o, lengusuk nittun, 'ta lanea! Fiestetako partez. Haik 'e hil zin 'ta... Ni hazitako geldittua hemen.
Denan tartetik.
- Karo, denan berri mateko zuk e!
- Amakiña ikusi ber izaten da bizitzeko!
- Bai. Haimbeste urtian gaiña.