Oiartzungo kaleetako harria

Primary tabs

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:00:00 - 0:03:00 (3' 00'')
Laburpena Klaketa. Oiartzungo kaleko lurra harriekin egina zegoen. Oso arriskutsua zen; jende asko erortzen zen. Gaur egun Aialde kalea dena zegoen egokiena. Pixa kalea -Mendiburu-, berriz, oso txarra zen. Elizako eskailerak ere orain baino malkartsuagoak ziren.

Transkribapena

- Plaza ez oain bezelakua! Keba! (harri abarra) lurra dena. Ez zen zea, lisatua 'ta hola. Dena kroska 'ta kroska 'ta kroska 'ta kroska 'ta kroska 'ta kontzejura[kontzejura:8945] joteko 're, tarti hura, dena erdiya hautsiya bezela izaten zen.
Bai, oso pauso txarra man ber 'zaten zen joteko ayuntamientoa. Eta bi tarte zin, bat kajadeahorros 'ta nola zin?
- Bai.
- Tarti hura arront gaixtua zen ibiltzeko. Oso, oso oso. Askotan person asko eroitzen zin han. Asko gaiña!
- Bai, e?
- Bai!
- 'Ta zer zen ba, e... Harri... Lurrakin...
- Harriyakin iña dena. Harriyakin puntaka puntaka puntaka. Zeatua, lisatu gabia dena!
Eta horrengatik eoten zen peligroso, eta askotan jendia ibiltzen zen beko kalin barrena, bono... Zeara beko plaza ayekan barrena, beste ayekatik ateata ibiltzen zen. Bai, askotan. Ui! Zembat biaje in 'ttugu hola geok, bildurrak eroi itteko! Neone 're behiñ eroi nitzan!
'Ta belaunan gaiña miñ hartu nun. 'Ta geoztik beti beste ayekatik, beste ayekatik ibiltzen giñan. 'Ta paraja txarra zen. 'Ta ayuntamientoa joteko 're aurrealdia denin halaxe zen. Oso gaizki. Eta ayuntamientun gotti joteko, eskaillerak ez oain bezela! Nolako eskaillerak!
- Txarrak?
- U...! Txarrak! Baranda txarrakin 'ta arront difentik, arront difentik! Oso difentik! 'Ta gaiñekun hor zea kalia... Bai, Sekundinon bettiko kali hoi biri ona zen, hor zen hoben hobena biria!
Jenealin ibiltzeko! Beste ayeka, pixa kalia saten 'yogu uaiñ, hura, hura gaixtua zen oso! Hura txarra beti!
- 'Ta sekundinona zein zen?
- E?
- Sekundinona zein zen?
- Sekundinona?
- Bai.
- Panadeiya 'ta ardoteiya 'ta... Errandonea!
- Errandonea zon...
- Errandoneku hoi.
- Hoi hobetsua al zen?
- Hoi hobia, hobia, hobia, hoi hobia zen, hoi hobia zen, biño bestia zen oso txarra.
Pixa kalia saten 'yogu uain 'e, leno 're hala saten geniyon, hura, hura gaixtua zen. Eliza joteko, eliza joteko harri eskaillerak, erdiko eskaillera haik, oso difentik zin, meyarrak eta piko 'ta piko 'ta pikotan jon ber zen! Oaiñ biño piko gehiyokin.

- Bai, e?
- Bai, bai.