Lan baldintzak, igeltsuaren gorabeherak...

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:57:30 - 0:59:55 (2' 25'')
Laburpena Lan baldintzak. Nagusiari errespetua. Tenperiña. Igeltsua.

Transkribapena

-Parrilla aziendaik ez pasatzeko, bueno harrentxen parin ezkerreta. Nausiy harrekin ai giñan. 'Ta hala zea hormatia, krixton, hillate oso osua pasa genun kolpia jo gabe. 'Ta oan bezela ez zen temperiñik 'ta ezta sosik e! Ezta ezer 'e! Hillate osua sosik iazi gabe!
'Ta ai giñan (...) difuntua, Iturriozkua'ta biyek pareja ieltsua maten. 'Ta aldamiyua hola jarriya 'ta torri ziun nausiy hoi 'ta san ziun: "Jelatzen al da?" 'Ta jo... Korajeik ez, ez bai 'ta ez ez sateko. Hoi marka da e! Ze beldurra genun nausiyai!
'Ta (...) hura ni biño hiru urte zarruo zen 'ta harrek san ziyon: "Ez dait ba itten baldin bada 're..." 'Ta geo hua jon zenin alkarrei san geniyon: "Hi! Hor zerbaittek brillua botzen dik e" Jakiña horma. Ieltsua nola izaten baiten urakin iña...
Seittun jelatu. "Jelatu du. San berko ziu!" 'Ta iñor 'e berriz beai deitzia atreitzen ez. Hau dahau komeiya! Errita mango 'te zigun ba! 'Ta Austin zun izena 'ta: "Austin!" 'Ta torri zen 'ta: "Zer da?".
"Jelatu itten da e!". "Bueno, bueno ordun hasi zizte eskaillekajan". Eskaillekajan beti korriente gutxiyo izaten da 'ta han hasi giñan 'ta han 'e igual. Mekauen la... Hala ya, ordun ya, lembizikua san ziunin ya konfintza geixio hartu genun...
Deittu geniyon berriz "Hemen 'e itten da ba!". "Ordun hasi zizte beitti jon 'ta desaguik eta arketak eta itten 'ta". Beste soziyo bat bazun bea biño zarragua 'ta Kandido izena zun harrek.
'Ta jon giñan beitti 'ta Kandido hola 'ta hola san digu Austiñek eta hemen hasteko san diu. "Bueno, bueno, hako arketa hoik eta itten hasi". Biño mortero mazakin e! Hondar mazakin. 'Ta hua 're gortu itten.
Bost 'terdiyak aldin itxea. Hillate oso-osua. Hoi zea itten baita ordun momentu hartan eongo da eroi gabe. Biño geo egualdiya epeltzen denin, plasta-plasta eroi itten baita!
-A...
-Bai, hoi da txarra! Harrotu, harrotu itten da 'ta ez du indarrik. 'Ta alperrik lan ittia.
-Karo 'ta hotza pasa arte...
-Hotza pasa arte itxian hillate osua! Febrero ddena!
-Biño...
-Gabe!
-Kobratu gabe...
-Kauen! 'Ta hala bizi!