Ergoiengo jaiak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:41:30 - 0:47:40 (6' 10'')
Laburpena Gerra ondoren hasi ziren Ergoiengo jaiak berreskuratzen, gerra ondoren dena hilda zegoen eta. Sanantonioetan. Udalak eta tabernek dirua ematen zuten eta eskean ere ibiltzen ziren. Egitaraua: dantza, txokolate-jateak, zinta-karrerak... Kanpotik jende asko etortzen zen.

Transkribapena

-A! 'Ta zea galdetu ber nizun auzoko jaiyak oan din bezela, izaten al zin len? Ergoinen jaiyak 'ta izate' al zin?
-Gu hasi giñan Ergoingo jaiyak itten.
-A bai? 'Ta nola hasi ziñazten?
-Ui! Tabernetatik 'ta dirua billuta. Geo ayuntamientuk maten zula zerbaitte 'ta, hirurogei duro 'ro maten 'men zittula 'ta. Geo hirurogei duro 'ta kohetik gratis. 'Ta handik hasi, 'ta holaxe... Geo gu hasi giñan... Altzibarkuk izaten zin beti, hoi bai!
'Ta geo gu hasi giñan denin, 'ta geo barriyo guzitan. Hara, oan denin!
-'Ta ze, zembat, ze urtetan 'zango zen hoi?
-Nik ez dait ba hoi ze urtetan 'zango zen. Hoi... gu arront kozkorrak giñala... Ergoinen beimpin guk muittu genun. 'Ta bestik ez dait... Altzibar itten zen, oaiñ ez dakit Iturrioz 'ta hoik itten zin, oan ez naz akortzen.
Biño gaztia muittuta, e! Oaiñe bakizu, oaiñe gaztia muitzen da! Iul-iul ordun 'e!
-'Ta gotze' al za ze in zenuten? Ze antolatu zenuten 'o?
-E?!
-Ze antolatu zenuten 'o gotze' al za?
-Ze antolatu gunun? Oango fiestak biño hobio bai!
-Ze in zenuten ba?
-E?
-Ze in zenuten, san, kontatu... ze in zenuten.
-Pues in nun... Jai batin hiru euntan, jai batin Pauko errotan. Dirua man, kondiziyua, tabernak laundu ezkeoz, in ber genun.
Zin Pauko errotan taberna zen, Tolaren, lengun esan nun, taberna, 'ta Txampaiñe 're bai. Jai batin Pauko errotan, beste jaiyin Tolaren 'ta Iruarrena Txampaiñin.
-'Ta Bialde?
-Bueno Bialde 'ta Tolare, biyek batin.
-Biyek batea...
-'Ta hain zerbaitte mango zuten biño kondiziyo horrekin. 'Ta geo itten genun eskia.
-Ordun zen dantza 'ro musika 'ro zenin han in? Taberna hartan in?
-Bai. Bai.
-Bai... Han in, biño gaiñeko txokolte-jatik 'ta hari jasotzaillik eta zeak, zinta karrerak eta itten genittun ez biria erra zelako biño! 'Ta haik pues garai batin goiyan bat, kompaziyo batea zinta karrera, harri jasotzaillik 'o zeak hor 'ta txokolate jatia kompaziyoa Txampaiñen. Hiruak partittuk.
Hiru gauza al zin? Hirutan partittu in. 'Ta geo dirua haik maten zutena 'ta tabernak maten zutena 'ta geo irrifakin, tokakin, 'ta geo baserriz baserri eskian ibiltzen giñan... 'Ta diru harrekin. 'Ta askotan patrikatik jarri iul. Hoa txarra.
-'Ta zinta, zinta karrera ze izaten zen bizikletan 'o...?
-Bizikletan, bizikletan. Bizikletan jarri holako rampla bat eta harren parin zintzillik zintak eta hola gaiñin izaten zun xulua zintak eta xipotx batekin xut! Rrt! 'Ta ala!
Hoi kalin 'e izaten baizen! Oaiñ ez dakit izaten bada 're! 'Ta hoik 'zaten zin barriyun zin neska gaztiak eta bordatuk. Hoik jartzen zun ya, herriyak ez zun jartzen, hoik ya... Familiyak 'o neskak 'o!
-'Ta geo zinta hua harrapatzen zunak ba al zekin zenek iña zen? Zeiñek bordatua zen?
-Beak jartzen zun.
-A...!
-Bai, zeiñek iña zen.
-'Ta horrek ba al zun zerbaitte zeikan? Seurantziyik 'o?
-Seurantziya bono, holako neskak jarriya 'uk 'ta halako zea 'at. Deus ez gaiñekun.
-Gaiñekun geo, gaiñekun...
-Gaiñekun deus ez.
-Nahi baldin bazen geo ze in ber, ez?
-Bai... Keba...
-Eta geo dantza izango zen? Musika?
-A, bai bai! Musika bai geo!
-'Ta zeiñek jotzen zun? Billeratan jotzen zuten beak? 'O kampotik 'o kartzen zin?
-Altziartik... 'o Errentitik tortzen zin.
-A bai?
-Bai, soiñulaiya 'ta musika zea esto... gazpana 'ro delaku hoi 'ta gaiñekun... Deus ez. Herriko, barriyoko, hemengo soiñulaiyak haimbeste joko zuten biño joño kampotik beti jendia geixio jendia geiyo tortzetik. Beti beak kusi berrin, bat kusi berrin berriya.
-'Ta tortze' al zen jendia kampotik?
-Honako Irun...
-Auzoko fiesteta?
-Irun 'ta Hondarbi 'ta Lezo 'ta Errenti 'ta hoitatik... Bueno! Krixton jendia! Ez zola gaur bezela katxarroik.
Autobusa, geo hasi zin autobus zar bat jartzen zea Bernardo. 'Ta harrek hartu 'ta topoiño eamango zittun 'ta geo topotik hartu 'ta honea karri 'ta hola... Hoixe! 'Ta...
-Naparrutik tortze' al zin?
-Naparrutik iul torko zin... Endarreka ailleka hortatik.
-'Ta ez al zen izaten mutillan artin pikeik kampokua torri 'ta ez al zun bertako neskak ze itten?
-Ez...
-Izaguiyera 'ta...
-Fiestatan bakarrik. Ez, ez zen 'zaten.
-Ez zen 'zaten pikeik...
-Asko gaiñea eunez joten zin. Hoixe, zuk ate zu kontua Hondarbitik tortzen zinak geo topoa oiñez 'ta geo topua hartu 'ta auskalo noa jon ber zuten haik itxea 'ta...! Dena holaxe, dena!
-'Ta gaztia, gaztia 'ta zarra 'ta haurra dena muittuko zin fiestatan, ez?
-Denak, denak. 'Ta geo hasi, geo hurrungo komisiyokuk hasi zin.
Jakiña ayuntamientuk 'e geiyo launtzen zun 'ta, gauza geiyo kusten zen 'ta. 'Ta geo horko danborrada 'ta hoik denak, geo, geo, geo polliki-polliki goitti. Biño hasiyera hasiyera guk man.
-'Ta noiz, zean San Antoniyon baita 're?
-Bai ba.
-Eun berin?
-Bueno eun berin, eun berin iul 'zango zen zea soiñu pizarren bat eta geo hurrungo jaitan, lambata 'ta...
-Hoi da, biño San Antoniyotan!
-Bai. San Antoniyo.
-Juniyon hamairun. Eunin bertan.
-Bai. Hamairun bertan. Iandetan bakarrik e! Ez oan bezela laumbatatan 'ta ostilin hasita... Karo ordun lambata lana itten zen 'ta! Nola galduko zenun lana?
-Nik aittua, aittu izandu yot, Bitorreneko amonak san zin len San Juanetan itten zila hemen jaiyak. Zuk hoi aittu zu?
-Nik ez baitakit. Ez naz akortzen.
-Len, nombaitte gerra aurretik 'e zerbaitte ingo zen, biño zuek hasi gerra 'ta geo.
-Bai zerbaitte ingo zen bai. Dena hilla eondu zen 'ta.
Atarikoan noiz: 
Asteazkena, Ekaina 13, 2018