Haurtzaroa

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:48:51 - 0:50:57 (2' 06'')
Laburpena Haurtzaroko kontuak: errekan igeri, fruta-lapurrerian. Erreka nolakoa zen.

Transkribapena

-Gu irai itten bai.
-Irai itten hemen ikaste' al zenuten?
-Nik hemen ikasi nun putzu hontan, lau urtekin.
-Bai, e? 'Ta presa 'ta zer zen ur geiyo hemen?
-Bai... Orujo bat biño haundiyuo presa. Hako harriy horren gaintik itten nun betti, San Blas, bua! 'Ta... Ergoin hor ibiltzen zen irai itten.
-'Ta presa inta 'o in gabe?
-In gabe, in gabe! Ur ikarriya zen, ura ikarriya zen!
-In gabe, e? Bai, e? Haimbeste ura...
-Oan dena zakarrez bete da! Hako arbol haitaiño ya! Oan ya zikindu da 'ta, geo 'ta geiyo zikiña geiyo!
-'Ta jostatzen ze ibiltzen ziñazten kuadrillan 'o... Ze itten ziñazten auzoko guziyak juntatu jostatzea? 'O, 'o... dembua 're ez zenun jostatzeko hartuko, lana itten zen geiyo? Nola izaten zen?
-Bueno... Jostatzeko dembua, ez dait ba nik... Iande arrasaldin. Udan baldin bazen, bizikleta hartu 'ta numbattea 'o... Gaiñekun hortxe pelotan 'o. 'O mendira 'ro.
-'Ta fruta lapurriyan 'ta hola ibilko ziñazten, ez?
-A baita 're!
-Hoi 're bai?
-Jolin! Hua zen zea cuarentaiunako goseti hartan... Seika hartu batzuk 'ta, zakurrakin atzetik. Jo... Ze gambiyua!
-Fruta asko 're ez zen eongo sobran? 'O lurrin hondatzen ai zinak?
-Ezta zuaitzin utzi 're!
-Zuittu aurretik jan!
-Jo... Ordun eozin baserritar gereziya 'ro fruta hartu, fruta mordoskat otarrin 'o 'ta Errentira saltzea 'ta joe! Xoxa!
-A, bena ez zena., zuena ez zena 'e...?
-Ez, ez! Bena, bena! Biño nola gu, horregatik harrapatzen ziguten fruta hoik beak. Oan dena usteldu itten da, biño ordun jolin... Handik heldu zen sosa 'ta!
-Karo... Ahal zen tokitik len?
-Bai...