Kalabazero, dotrina ez jakitea

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:34:10 - 0:35:12 (1' 02'')
Laburpena Eskolarekin baino kontrol zorrotzagoa dotrinarekin. Kalabazeroak: zigorra jaunartzea egin gabe.

Transkribapena

-'Ta zea... itxian ez al zenuten permisua eskatu berrik eskola ez zuztenela 'ta? Itxian kaso itte'al zizuten eskola jon 'o ez jon 'o? Oan bezela kontrolatze'al zen?
-Ez, ez... Ordun (...) izaten zen lotriñana.
Dotriñana bai, joe, dotriñana. Geo kalabazero bialtzen bai zittuzten. Ez baldin bazen dotriñik zeatu itten zuten, fuera! Hurrengo urtian berriz. Hor ba, joten zin gu biño hiru urte zarruk 'e. Lengo urtian, aurreko urtian kalabazero bialiya, lengo urtian 'e kalabazero bialiya, ta beste asko berriz bate in gabe geldittu 're bai. Nazkatuta!
-'Ta kalabazero biali 'o hoi zer da?
-Oi! Komuniyua in gabe utzi!
-A...
-Hua saten zuten kalabaza.
-Kalabaza saten zen. Karo hua lotsa... familiyantzako lotsa ikarriya izango zen...
-Hoixe! Familiyantzat 'ta betzat 'e bai. Hola hizketan hasi 'ta hola diskutitzen hasi 'ta... "Hi komuniyua in gabia yaz!" 'ta "Hiri kalabazero biali ziteken!" 'ta hua ordun bakizu zer zen! Jolin... oan gizon bat hilta biño're delitu gehiyo seuraski ordun! Dotriña ez jakittia, bueno!