Oiartzungo mojak

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta ERR-41
Pasartea 0:21:43 - 0:23:20 (1' 37'')
Laburpena Oiartzungo mojatara ere joan izan da. Neguan joaten zen. Arratsaldetan joaten zen mojetara, partikular, gero izebaren etxean afaldu eta lo egiten zuen. Goizean Arkaitzera igotzen zen, bertako lanak egin, bazkaldu eta berriro ere mojetara joaten zen. Matematika, idatzi eta eskulanak egiten zituzten. Bere ustez, horretarako ez zuen merezi ibiltzen zen bezala ibiltzeak.

Transkribapena

- Zuk horrea bakarrik in zenun, geo ya ez ziñan (...)
- E... Oiartzunea ibilli izandu naiz, e... 'ta ordun 'e ze izate zan ba negua, eskola joteko. Jostea 're halaxe jote giñan, neguan.
Udaran lanak zeuden, lana in behar zan. Eta ibilli izandu naiz neguan 'ta goatze naiz nola ibilli zin, klaro, jute nintzan arrasaldin partikularta mojata. Mojak oaiñ, e... liburutegiya 'ta dagon hortan
zakaten orduan, hor izate zian mojak. 'Ta eskola 're hor eukitze zuten.
- Bai ama horrea jote zen.
- A bai?
Ba nik egin izandu det, ez dakit negu bat 'o bi 'o ze in nittun, ez dakat hoi seuru gouan, bañon jon izandu naiz eta orduan jote nitzan bazkaldu, korrika jote nitzan, askotan ordutako ailletu eziñik.
'Ta geo handik atetzeko illuna izate genun, 'ta ordun gelditzen nitzan izeban etxian, Lasao . Ez dakit nun den, balin bakizu 're. Suak erria da uan. E... hara jon, lo iñ t'hurrungo eunin jeiki
'ta Arkaitzea [Arkaitza: iyo. 'Ta geo bazkaldu 'ta berriro behera jaitsi. Hola ibiltze nitzan. Bitu ya zan... 'Ta gaiñea zea itte gendun jon 'ta itten genittun e... matematikak, problemak eta itten aitze giñan.
Eta idatzi, diktadon batzuk eta horrela eta eskulanak. Bordatzen eta gantxilluak itten 'ta... hola aitze giñen. 'Ta esate nun askotan, jo hoi itteatikan horreaño joten ibilli.
Ez dakit, asko gehio ez nun ikasi nik han, ez. Hola ez da ikasten.
- Zuk lehen san zuna, ez bado hor zea bat, jarraipide bat.
- Ez.