Zutik jarri orduko lanera

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta ERR-41
Pasartea 0:19:04 - 0:21:43 (2' 39'')
Laburpena Garai hartan zutik jarri orduko lanera joan behar izaten zuten. Kanpora lanera ez bazen ere, baserriko lanak egin behar izaten ziren. Orduko gurasoentzat eskola ez zen lehentasuna, lana zen garrantzizkoena. Bera gutxi joan zen eskolara, Aizatera. Baina, asko eguraldi txarrarekin bakarrik joaten ziren lanera, eta gero galduta egoten ziren.

Transkribapena

- Ez 'ta gaiñea orduan ez zan ez zan, beraiek ere senide asko zian eta denak lanea, zutik jartzeko gauza zian... giñaneako ya lanea bialtze zizguten 'o 'o jon behar genun ardik zaintzea 'o ardik ekartzea
aberik beiratzea non dabiltzan, ekartzea... 'Ta zemat aldiz auzotan behiaurrin ibiltzea eta. Zemat aldiz. Ume kozkorrak giñanian 'ta geo orduan ez zan izaten... eskola 're ez zen obligaziyua oain bezela.
Ez zan, ez zan. Lana zan lehenengo. Eta geo ba guk nahiko e... atta bea nola jote zan zentralea lanea ba ez genun baserri haundiya 'ta e... bazuten e... guk ez genun ikasi, baño segi, jun ikastea.
Eta normalian beno ez genun zea karrerik atea. Baño gen burua defenditzeko haiña ikasi in gendun. Baño bazin hor beste asko 'ta asko ba eskola jute zian euriya zanin 'ta ezertako giroik ez zanian.
'Ta geo ze gertatze zan, aurrekuak askotan taldia jartze zian 'ta haik aurrea jute zian, bestiak gelditze zian galduta. Askotan nei esaten diate uan: "Bai zeatikan ez zu zea 'o pelikula bat 'o telebistan zea bat ikusi 'o?"
Zeatzeko eta karo, ez bazu segidan ikusten galduta zaude 'ta nei ez dia gogoik ematen 'ta ez det ikusten. Egiya da. Ez det ikusten. Nei gaiñea gustatze zait goiz ohiyea jotia 'ta goiz jeikitzia.
Hoi leheno hola ohittu giñan eta nik jarraittu itten det oaindikan. Eta bueno...
- Bai 'ta segida bat ber dela.
-Hoi da.
- Behin ikasteko 'ta lehen izaten zen udara torri, belarrak 'ta in ber zilako 'ta lan(...), eskola utzi, ez?
- Bai, hoi da. Eta orduan hoi, bai holako etxetakuk esan du behiyaurrea jon ber dula, harea jon berko zu.
'Ta ezin zenun ezetzik esan. Jon itten giñen. Bañon hoi lehen esan deten bezela nahiko... jarraitze genun guk eskola 'ta guk eskola genun gaiñea hor bertan. Itturrialde, 'o Prailen etxi ondo-ondoan, Aizate .
- A onduan gelditzen dia hoik?
- Bai oso onduan, bostehun metro eongo dia.
- Nik Aizate bakit non den, eakutsi ziten non zen.
- Uan 'e hantxe do.
Amakiña 'at aldiz goatze zait eta hola billobakin 'ta noanian: "Hara amona, zea eskola." "Ez hau unibersidadia da guria" esate iot. Bai. Hantxe dago, hua ez da ahaztutzen iñoiz.
-Hoixe.