Ez irakurtzen ikasiaren pena, askok

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta ERR-41
Pasartea 0:23:20 - 0:25:57 (2' 37'')
Laburpena Ikasitakoaren gehiena Aizaten ikasi zuen. Beren etxe inguruko baserrietako jende askok irakurtzen ez ikasiaren pena handia zuen. Berak ikasi zuen, zorionez. Bere senarrak ere ez zekien irakurtzen. Jatekoa bezain beharrezkoa da pertsonarentzat irakurtzea, Maitxoren ustez. Bestela, denerako laguntza behar izaten zuten.

Transkribapena

- Ez. Baño nik ikasitako gehiyenak hor ikasiteko ttut. Eta e... juten zianak, beno hoi, e... problemak itten, sumar, restar, tablak ikasi, idazten, irakurtzen... gehiyoikan... ez.
Eta hoi bagenun guk 'ta hoi ez zuten asko mendiy hortan, asko gaiñea e. Asko. 'Ta geo sate zuten "joe irakurtzen pixkat ikastia 're gauza erra yun ba, ez?" Bañon ez zan holako, ez zan obligatzen eta ez zan arretikan hartzen.
Ez ez ez ez. Eta penagarriya da e hoi, personantzako. Nik ikusi dut hoi, ez neonek, ne senarra 're hala zan eta zemat aldiz esate zun, saiatu izandu da bea ere irakurtzen liburuak hartuta bañon
aspertu 'ro zailla 'ro, ezinezkua 'ro, eztakit aspertu itte zen. Eta bai beak hoi ze falta sumatu zun. Hoi probatu gabe iñorrek ez daki e. Personantzako...
- Gu ez ga imajinatzen, gaztiak ez ga imajinatzen.
- Ez ez, baño personantzako hoi da, ez dakit, jatekua bezin beharrezkua. Bai bai bai bai.
- Klaro, geo hortxen ibiltzen zin, hoi ayuntamentoa joteko 'ro eozer jestiyo itteko, beti besten launtza...
- Klaro, klaro, hoi da. 'Ta e paper bat etortze zaittu eta bestei irakurtzeko man eta e... zembatek esate zuten orduan, hoi nere aman garaiko kontuak dia. E... soldao jun eta iual neska 'o andregaia hemen utzi
karta bialtze iote, beraiek hemenguak bialdu karta eta irakurt...irakurtzen ezin eta aldamenekui irakurraazi. Bai bai 'ta hoi bañon gauza tristeoikan ez da e. Ez da.
- Bai. Hoi jo! Bai imajinatze ez gan egoerak, egoera pilla bat.
- Bai 'ta e... nei senarrak askotan esate zun: "Joe, nik enun ikasi biño ikasi 'zatela. Bai, bai bai bai.
- Nik ustut horregatik euki zutela zuek holako 'gua guk ikasi 'ta zea itteko, hortan zuek asko saiatu zazte. Guk ikasten 'ta...
- Bai eta falta hoi, beno esan det leheno,
defenditzeko haiña ikasi genun guk. Bañon nik ikusi det ez dakitenak bat'e 'ta ze sufritze zuten. Orduan, gogorra da. Bai bai bai. Oso gaiñea e, oso. Igual...