Nor | Jauregi Oiartzabal, Carmen |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-090 |
Pasartea | 0:03:57 - 0:08:10 (4' 13'') |
Laburpena | Baratzea eta terrenoak bazituzten. Baserriko esnea saltzera, Donostiara joaten ziren Arraguan topoa hartuta. Barazkiak Oiartzungo azokan saltzen zituzten. |
Transkribapena
-'Ta baatza 'ta izango zenuten zuek?
-Baai, terrenuk bagenittun, terrenuk bastante. Handik aparte 're bagenun, zuk ez zu jakingo nun den Eskontsegi? Ba al dakizu?
-Baai, terrenuk bagenittun, terrenuk bastante. Handik aparte 're bagenun, zuk ez zu jakingo nun den Eskontsegi? Ba al dakizu?
-Goraxio.
-Bai, hola betik gora jonta. Han 'e bagenun beste terrenua. Handik aparte Egiederren 'e bai. Ez dakit zuk jakingo zun nun den Egieder.
-Bai, hola betik gora jonta. Han 'e bagenun beste terrenua. Handik aparte Egiederren 'e bai. Ez dakit zuk jakingo zun nun den Egieder.
-Egieder, noa aldea harrapatzen du Egieder? Zamalbide aldea?
-E?
-Zamalbide aldea da hoi?
-E?
-Zamalbide aldea da hoi?
-Bai, Zamalbide 're urruti ez da, biño pixka't honontzexio.
-Honuntzaxio.
-Han 'e bagenun terrenua.
-Honuntzaxio.
-Han 'e bagenun terrenua.
-Osake, belarrakin 'ta lana izango zenuten.
-O! Ordun bai! Ordun jende gutxi joten zen lanea e! Baserriyan gehiyena. 'Ta oain baserriyan, adios! Ez da!
-O! Ordun bai! Ordun jende gutxi joten zen lanea e! Baserriyan gehiyena. 'Ta oain baserriyan, adios! Ez da!
-Ordun zure atta 'ta amak baserriyan ingo zuten lana?
-Bai.
-Biyek baserriyan.
-Bai.
-Biyek baserriyan.
-Baserriyan bai. Izeba 're bagenun 'ta hua esniakin Donostira joten zen. Eta Arrauño e! Astuakin! Ordun jendia hala joten zen. 'Ta han topun sartu marmitak eta. Geo baserri bat bazen.
Harek nola zun izena? Baserriyak, azpiko aldin? Topua gainko aillekatik pasatzen da. Eta astuak eta hara eamaten genittun. Bueltan torri bittartin. 'Ta gu bueltan etortzen giñanin, astua berriz 'e hartu. Marmitak eta kargatu 'ta itxea.
-Zu 're juten ziñan?
-E?
-Zu 're juten ziñan izebakin?
-E?
-Zu 're juten ziñan izebakin?
-Ni ez, ez nitzan joten. Geo izeba hil zen 'ta ahizpa zarrena juten zen. Ahizpa zarrena ezkondu zenin geo ni juten nitzan. 'Ta ni ezkondu nitzanin ahizpa gaztina, oan hilla da. Gaztina hilla dugu, ahizpa gaztina.
-Ya. Osake txandan txandan...
-Bai.
-Iya danak ibilli ziñaten Donostiyan. 'Ta Donostira noa juten ziñan?
-E?
-Bai.
-Iya danak ibilli ziñaten Donostiyan. 'Ta Donostira noa juten ziñan?
-E?
-Nun saltzen zenun esnia zuk Donostin?
-Grosen.
-A... Miño topua Groseño ailleatzen al zan ba?
-Grosen.
-A... Miño topua Groseño ailleatzen al zan ba?
-Ez, miñon geo jon in ber hara. (Ai, elbiya!). Bai, bai, hola ibiltzen giñan.
-Miño ordun ez zian litro asko...
-E?
-Miño ordun ez zian litro asko...
-E?
-Ez zela esne asko, asko 're zembat litro saltzen zenuten?
-Ui nik ez dakit zembat litro, lau marmita haundi xamarrak. Bakotxak ez dakit zembat kaittuko zittun ba!
-Ui nik ez dakit zembat litro, lau marmita haundi xamarrak. Bakotxak ez dakit zembat kaittuko zittun ba!
-Bastante, ez?
-Guk bakarrak ez e!
-Han ingurukuk 'e bai e! 'Ta Karrikatik etortzen, Arburu ba al dakizu nun den?
-Guk bakarrak ez e!
-Han ingurukuk 'e bai e! 'Ta Karrikatik etortzen, Arburu ba al dakizu nun den?
Karrikan? Hanguk halaxe joten zin gu bezelaxen e! Arraura! Marmitak hartu 'ta astuakin 'ta martxa!
-'Ta lau marmita eamaten zenittun zuk?
-'Ta lau marmita eamaten zenittun zuk?
-Biño haundiyak e!
-'Ta haik nola ibiltzen zenittun ba Donostiyan, lau marmita?
-Izaten genun ba karro bat han, launtzen ziuna.
-'Ta haik nola ibiltzen zenittun ba Donostiyan, lau marmita?
-Izaten genun ba karro bat han, launtzen ziuna.
'Ta harek, harek laundu 'ta geo eskailletan gora eaman 'ta han partittu 'ta hola. Ahal zen bezela.
-Osake zuk ya parrokiya iña zenun?
-Osake zuk ya parrokiya iña zenun?
-Bai, bestik 'e! Bestik 'e bai.
-Itxeta?
-Itxeta eaman bai. Itxeta eaman. Geo galazi zuten hoi 're 'ta.
-Itxeta?
-Itxeta eaman bai. Itxeta eaman. Geo galazi zuten hoi 're 'ta.
-Baiño harekin diru pixka 't, zeoze ...
-Bai, numbaitte hola bizitzen giñan. 'Ta gio itxian itten genun lana, berdura itten genun. 'Ta ahizpa zarrena joten zen plazara, Oiyartzungo plaza ba al dakizu nun den?
-Bai, numbaitte hola bizitzen giñan. 'Ta gio itxian itten genun lana, berdura itten genun. 'Ta ahizpa zarrena joten zen plazara, Oiyartzungo plaza ba al dakizu nun den?
Killikupe 'ro saten yotena? Han saldu 'ta hola.
-Osake hua etortzen zan berdurakin?
-Ahizpa?
-Bai.
-Osake hua etortzen zan berdurakin?
-Ahizpa?
-Bai.
-Bai.
-Hua berdurakin.
-Biño ordun Donostitik geldittu 'ta geo.
-A...
-Hua berdurakin.
-Biño ordun Donostitik geldittu 'ta geo.
-A...
-Berdurakin.
-Geo, geo, geo.
-Bai...
-Esnia utzi 'ta geo.
-Geo, geo, geo.
-Bai...
-Esnia utzi 'ta geo.
-Geo bai.
-Biño esnia saldu bittarte hortan berdurik ez zenuten saltzen.
-Itxian itten genun berdura. Ahizpa zarrena tarteka joten zen Oiyartzuna 're.
-Biño esnia saldu bittarte hortan berdurik ez zenuten saltzen.
-Itxian itten genun berdura. Ahizpa zarrena tarteka joten zen Oiyartzuna 're.
'Ta Killikupin hantxen. Guria bakarra ez, beste gehiyo 're juten zin han. Hantxe saltzen zen.