Juansendo errota

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:02:26 - 0:03:57 (1' 31'')
Laburpena Ugaldetxoko Juansendo errotan zuen lehengusua. Bertan irina egiten zuten. Artoa eraman eta irina egin.

Transkribapena

-'Ta hara jendiak eamango zun ba artua?
-Bai, artua 'ta eamaten zittuzten ordun. Ordun asko itten baizen baserriyan. Babarruna 'ta artua 'ta hoik, bueno! Urte guzikua izaten genun babarruna 're.
-'Ta ze ite' zuten astuan eaman?
-E?
-Astuakin juten zian?
-Bai, urruti bizi zinak bai, astuakin. Axko itten zuten han errotan iriña 'ta holakua.
-'Ta astuakin hara, artua han utzi 'ta ze eoten zien zai?
-Bai, izaten zuten almazenatua. 'Ta geo, pisua, hua pisatu 'ta berdiña man. 'Ta geo haik ekartzen zutena berriz 'e ihotzen zuten. Horrela.
-'Ta patu ite' al zan? Patu in berko zan ba?
-Ez dakit nola izaten zen hoi, bitu. Ez, ordun ya ekartzen zuten. Oan nik ez dakit, handikan deskuentua itten zuten 'o nola.
-Igual ingo zen zen, zea utzi, arto puzka bat utzi 'o irin puzka bat utzi 'o zati bat eman 'o.
-Ez. Eamaten zuten pixu hura bea iriña 'maten ziyoten. Hoi ba. Beak zembat eamaten zuten, haimbeste iriña 'man.
-Osake eun guztiyan han izango zen lana.
-Bai, bai, lana baldin bazuten bai, aitzen zin, jendia juten zen. Urruti bizi zena ez, bilo aldian bizi zena ya. Dena hara.