Sagarra

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:08:10 - 0:10:56 (2' 46'')
Laburpena Sagardi handia zuten, sagardoa egiten zuten etxean. Sagardotegia irekitzen zuten Zulatxipin. Tolarea Peruenen zuten, Altzibarren. Garlia.

Transkribapena

-'Ta frutik edo izaten al zenuten baserriyan?
-E?
-Fruta, fruta?
-Jesus izaten 'te genun ba! Bueno!
Itxian gaiñeko aldia dena sagardiya! 'Ta oan dena bat 'e gabe do. Dena kendua.
-Sagardiya haundiya ...
-'Ta gaiñea sagardua itten genun itxian e!
'Ta saldu 're bai.
-A bai e? Ze sagar klase ...
-Bi kupela itten genun 'ta haik ahittu bittartin. Garizuman ba sagardua saldu 'ta.Hola aitzen giñan zerbaitte.
-'Ta kampotik etortzen zan jendia baserrira ordun sagardua eostea?
-Baita 're. Biño basoka saltzen genun e!
-A, baso...
-Basoka. 'Ta geo merienda eskatzen zunak, merienda eman.
-Sardoteiya.
-Sagardoteiya bezela bai. Hola.
-'Ta jana 're bai?
-Baita 're. Maten genun, eskatzen zunai jana maten geniyon.
-'Ta ze juten zan Oiyartzualdeko jendia 'o Errentialdekua 'o?
-Etortzen zen lekukua aizu! Igul etortzen zin Errentitikan 'e! Buelta ematea tortzen zinin sardua eaten zuten 'ta. Hola bizitzen giñan.
-Goatze al zea ze sagar klase zenittuzten...?
-Ui ni ez aittu!
-Goatuko zea!
-Xolomo 'ta ui ama!
Batzuk gotzen na bai, ahaztu 're in 'zkit sagardua, sagarran izenak. Sagar ona beiñipin, gaziya bastante du. Sagardua itteko hala ber da. Geza bakarra ez, sagarra gaziya 're behar da.
-Sagardo ona iten zenuten, ordun?
-Hala saten zuten!
-Tolaria 're bai orduan baserriyan.
-Ez kampun itten genun, Peunen! Ba al dakizu Peune nun den? A ez e!
-Ingurutxo hortan al da?
-Altzibarren! Altzibartik atea Ergoin aldea 'ta eskubita, han jende askok itten zun han sagardua.
-Biño sagarra eaman berko zen haraiño.
-Hoixe, sagarra eamanta, aleiya!
-Geo beak abisten zutenin noiz tokatzen zen, ordun sagarra jotzea jon launtzea.
-Harea. Biño gizasemiak jongo zien, ez?
-Sagarra jotzea? Bai, hoixen!
-'Ta geo sagardua in 'ta berriz 'e baserrira ekarri ber, berriz 'e ...
-Bai, hua jotzen zenin berriz itxea karri in ber sagardua. 'Ta kupelea bota.
-Hortako garlia ibiliko zen.
-Bai. Beak maten zuten hura. Garlia beak ematen zuten.
-'Ta patu in berko zitzaiyen zeoze?
-A hoixe! Bai, patu in ber aleiya.
-Sardua ittetik.
-Ez dakit zer kostatzen zen. Ya urte asko 'ia 'ta.