Eskola, Aitzatekoa...

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:28:22 - 0:31:05 (2' 43'')
Laburpena Gerra garaiaren aurretik beste eskola batera joaten ziren, gero Aizatera joaten zen eskolara han inguruko amona batek erakusten zien Tomaxak. Beranduago Ugaldetxon ireki zutenean gertuago zela eta hara joaten hasi ziren.

Transkribapena

-'Ta Joxepa, eskolara?
-Ai eskola joten giñan baiy hoi, gerra demboan hasi zenian ibitzen giñan zea batian, eskola batian. Eta geo gerra demboan geldittu giñan. Eta geo joten giñan mendi batea, Aizate zun izena.
Eta hara joten zen amona xar bat han ingurukua, Tomaxa izena zuna. Oandikan 'e gouan dakat izena harrena. Ttentte-ttentte bat, amona ttente bat. 'Ta hua, ate 'zu kontua ze ikasiko genun!
Letzen 'ta eskribitzen pixka 't 'ta gaiñontzekuan, harea, Aizatea. 'Ta geo Ugaldetxon ireki zenian, Oiyartzungo Ugaldetxon ireki zenian aldio zela 'ta harea hasi ziun amak, Ugaldetxoa.
-Eskola asko izaten zian ordun?
-Asko, asko 're ez e! Zuk pentsatu e!
-Auzo bakoitzian igual.
-Bai!
-Zurian bai 'o ez?
-Ez, ez. Denak inguru hartakuk joten giñan leno, Ugaldetxon in bitarte, hola eskola ttiki bat in bitarte, Aizate 'ro mendi batian zen hoi. Eta harea joten giñan damba-damba oiñez, egualdi txarra bazen, ona bazen harea.
Oaiñ autobusetan ibiltzen dia umik, biño ordun ezer ez genun. Orduan dena oiñez!
-Zembat demboa zenuten hareaiño?
-E?
-Zembat demboa ibiltzen?
-Beno, zembat demboa! Hiru ordu laurden igual. Bai.
-Asko.
-'Ta alpargata pare bat biño gehiyo igual?
-Alpargatak!
-Oiñetako ze ibiltzen zenuen?
-Zeozer kartzen ziuna, (...) 'o abarkak 'o zozer. Abarkak 'o zapata gomazkuk 'o izaten zien. 'Ta haitakuk ibilli baldin bazen 'ta bestela alpargatak eo.
Txikierdin denetik eoten zien. Abarkak ez, miño alpargatak eta haik ibiltzen genittun. Handik, Txikierditik kartzen genittun. Bier zin gauzak. Bai.
-Eta maisuk eta maistrak?
-Maistrak san 'izut ba! Aizaten, hor, ibiltzen giñanian amona xar bat ttentte-ttenttia. Bai, 'ta harrekin.
Dotriña eakusten ziun, ez dakit gaiñekun handik aurrea ezer askoik eakusten ziun. Miño dotriña bai, denak batea kantai jarri 'ta segi.
-Eunero, eunero dotriña ordun!
-Bai, eunero aurreneko repasua dotriña, hua bai. Ia ahaztu zaigu, biño bintzat!
-Euskeraz?
-E?
-Euskeraz?
-Kastillanoz ba al ganakiun! Oaiñ askoik ez 'ta orduan 'e batez. Ez zen orduan kastillanoik itten.