Euskara

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:31:05 - 0:32:45 (1' 40'')
Laburpena Euskarazko izenak nola galarazi nahi zituzten kontatzen du. Beraiek beti horrela deitu zieten. Eskolan eta euskaraz egiten zuten, ez zekiten gazteleraz.

Transkribapena

-Ordun euskeraz ametitzen zizuen?
-Bai, biarko. Aizu, euskera ametittu, galazteko 're ibilttu zin euskerazko izenak e! Ne anaiyak banittun nik, bi anai: Xabin 'ta Iñaki!
Eta hairi izenak kambiatu nahi zizkaten. Bai, izenak kambiatu nahi! 'Ta nahi bazuten kambiatzeko, biño guk hua deittuko geniola. Nahi bazuten kambiatzeko! Biño guk hua, hartan seittu genun.
Kambiatu ingo zizkatela, ordun ez zuten izen euskaldunikan 'e nahi.
-'Ta zenei sartu zitzaion tema hoi?
-Ai tema hoi nik ez dakit nondik ate zuten! Orduan euskaldunan kontra zauden 'ta! Zeñei? Beno!
-Zeñei okurrittu zitzaion hoi? Hoi zenek esan zizuten?
-Ez dakit. Zeiñek esan? Herriyan san ziuten. Izenak kambiatu ingo zizkatela 'ta. Nahi bazuten kambiatzeko, Xabin 'ta Iñakin zien!
Bi bixkiyak atzenekuak eta kambiatu, nahi bazuten kambiatzeko biño guk hua deittuko geniyola! Egiya! Izena kambiatu, hoi txoakeiyak! Euskaraz 'e ordun ezin zen in, guk besteik ez genekiun.
-Baño maistra harekin behintzat?
-Bai, bai. Maistra harrekin, bea euskalduna zen. Kastillanoz, akaso jakingo zun, nik biño gehiyo biño! Behintzat euska...
Ez, ez, ez zeon problemikan E! Kastillanoz hitz eitteko. Ez zeon problemik. Dena beak 'e euskaraz itten zun gukin, bazakiyen ez genekiula 'ta!
Guk euskaaz zortzi urtekin jakin? Ez si 'ta ez no zer zin ez genun jakingo! Bai, ba.