Fusilatuei hiletarik ezin

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:09:47 - 0:12:04 (2' 17'')
Laburpena Ez zieten uzten fusilatutakoei hiletarik egiten. Urte asko beranduago egin zieten hileta fusilatutakoei alkateari baimena eskatuta.

Transkribapena

'Ta geo gaintikan entierroik itten 'e ez zuten uzten!
-Gaiñetik!
-Ez, ez! Entierrua noiz ate geniyon ba guk? Pepita, ni 'ta beste ne anai bat jon giñan ayuntamientura 'ta san geniyon
Aber entierroik mezi ez zuten haik ittia? Eta: "Bai, bai! Ya pasia da bolara 'ta entierrua ingo yogu!" 'Ta alkatiana jon giñan aurrena, premisua eskatu ber.
Eta alkatina jon giñan 'ta san geniyon 'ta: "Nonguk zeate?"
'Ta: "Larraburukuk"
Eta: "A bai!"
'Ta hala behintzat, esan zun beak ingo ziula radiatu, pediduk eta jarri dena, bea enkargatu zen handik aurreakua. Guk permisua eskatu bakarrik, biño handik aurrekua alkatia bea enkargatu zen.
'Ta san ziun: "Nik baimena emate 'izutet, biño geo elizakua itteko bikaiyuna jon berko zute".
Jun giñan bikaiyuana 'ta esplikatu geniyon 'ta: "A bai, bai!"
Harrek 'e baietz aindu. 'Ta san niyon nik nahi nukela, seniriak 'e asko zila apaizak, senire hoinak. Zetikan Arangungua, gue aittakin batea hil zutenan seniria bazen apaiza.
'Ta san genuna, Oiyartzunen beste apaiza bat 'e bai. 'Ta san genuna, hoi seniriak nahi genittula meza emateko. Betzi juntatu zittuzten, betzi apaiz.
Bai. Erki da e! Betzi apaiz juntatu zittuzten senirianak.
-'Ta hoi noiz izandu zen, Joxepa?
-Hoi... Entierrua in zela bastante dembua, igual hoeita hamar urte? Bai, hogeita hamar urte izango 'a! 'O gehixio igual.
Bai, hombeste demboan. Hil 'da seittun utzi gerra dembuan, ez! Ez zutenuzten. 'Ta hola behintzat goatu zitzaigun alkatina jotia 'ta premisua eskatu 'ta san ziun: "Bai, bai, ne borondatetik bai" san ziun.
'Ta beak ingo zittula denak, gaiñea, zea radiatu, periodikun jarri, denak beak ingo zittula. Biño harren aintzia bakarrikan ez dela aski, bikaiyuna jon ber genula.
Bikaiyui san 'ta: "A, bai, bai, bai!".
Jesus, juntatu zen jendia! Elizan kaittu 're ez.
-Ze in zenuten zuen aitta zenana bakarrik edo?
-Ez, ez! Denana, denana! Denak sartu genittun!
Klaro, aittu, batena bakarrik eziñ ingo zenun. Denak, denak sartu genittun. Bai, senire guziyak sartu genittun.