Txirrindulari ospetsuak

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:38:45 - 0:41:02 (2' 17'')
Laburpena Txirrindulari ospetsuak. Irratirik ez eta denak Matxainenera emaitzak ikustera. Oiartzungo txirrindulariak.

Transkribapena

'Ta Matxaiñek, nik ez dait Matxaiñei bakarren batek telefonotik deitzen ziyon, Matxaiñek jarriyak zea Matxainek ordun garajia zean zun, kauen... zean, oan Matxaiñen dendatik pixkat aurrexio nola da azulejuk 'ta exposiziyua?
-Bai, bai.
-Ezkerreta? Hantxe garajia, 'ta oandik Matxaiño, 'o oandik kopia hua han da zea erretratua, zea betik goitti Pontx, zeara esto. Kauen dion. Nola da hoi?
-Austineta?
-Bai, Austineta abitzen deneko zea hortan. Bada bizikleta garajia.
-Bai.
-Hantxe do oandik zea hoi, kopia hura. Be, fiura e, fiura!
-Kopa?
-Fiura, fiura! Korredoria, zean bizikletan. 'Ta hua jarriko zun taka 'ta jende guziyak bazekin han taillerra zola, bizikletan taillerra zela. 'Ta harrek zeiñek iazi zun, espaiñola zenbatgarren sartu zen, 'ta dena krixtalin jarri. 'Ta konten.
-Harrek resultaduk?
-Harrek resultaduk. 'Ta denak hara jonak.
-Mekayuen dio...
-Zea, erlia eztira bezela.
-Hoi ba teleisiyuk ta radiyuk ez, hola.
-E, bai zea, radiyuk zea. Radiyuk, ordun radiyuk, zenek 'zango zun ordun radiyua.
-'Ta hemen norbaitt ate al zen nahiko ona hola kampoa 'ta?
-E?
-Karrereta 'ta? Ziklixtik 'o ate al zen?
-Hemen hola onak ate zinak zin Facundo Zabaleta, gue garaiyin, Facundo Zabaleta, Joxe Mitxelena, Paco Mitxelena, Funtziano Arbelaitz, eta... Borrondiko Joakin 'ta hola ate zin ale 'atzuk bai. A! Perurena!
-Perurena, 'ta hoi...
-'Ta zea, Lasa. Hoik 'ta, hoik pixkat geoxio, hoik pixkat geoxio. 'Ta geo beste bi anai zeak 'e bai, Izagirre, zeakuk, Mendintxeberrikuk.
-A bai e?
-Hoik onak zin e! Arront onak hoik 'e.
-'Ta hoik kampoa, len aittatu ttuzunak zue erarekuk 'ta hoik kampoa joten al zin?
-Bai, bai espaiñiyan ibiltzen zin hoik.
-Bai e?
-Bai, ordun ez estranjira berbada, biño hemen bai. Hemen denin espaiñiyan. Ui, JoxeMitxelenak 'e ziklokrossak battu bi 'ro iaziyak 'ta Arbelaitzek 'e bai 'ta bueltak 'e bai iaziyak 'ta ongi biltzen zin hoik.