Olak

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-027
Pasartea 0:00:00 - 0:02:30 (2' 30'')
Laburpena Erramuni kontatu izan diote bere aurrekoek garai batean burdina ateratzeko harria erretzen zutela egur pila batekin. Penadegi inguruan bada Olaxar izeneko tokia, horretarako erabiltzen zutena, eta toki gehiagotan ere egiten zuten. Zepa ere ateratzen zen toki horietatik.

Transkribapena

-Olaxarrenan.
-Olaxar hor da Penaeitikan pixkat ezkerrea sartu 'ta hor aurri hortan. 'Ta hor da.
-Hor paeta zarrak bai 'te dia Erramun?
-Paeta zarrik ez dut uste zela nik. Ez. Biño hoi len san dutena, erretzen baldin bazuten paeta askoik gabe 're seuski erreko zuten.
Zerbaitte azpiyan jarri berko zuten, azpiyan zerbaitte. 'Ta Penaein 'e, Penaein 'e bai. Penaein 'e itten 'men zuten, Penaein.
Penaiko etxe zarran ingurun nombaitte hor, hor bazen itten zena. Itten zutena. Eurra biltzen baita zoku hoita aixa. 'Ta mineala eaman 'ta eurra erruz ber.
Hortako. 'Ta harrengatikan izaten 'men zen hoitan. 'Ta zean 'e Torre, Endarreko han baia bi itxiak, 'ta itxiak presa 'u goiko puntta-punttan.
'Ta han, han 'e asko itten, erretzen 'men zuten. Bai, zertikan nik, akortzen naz zea Errentiko Bazangaraikua kamiona izautuko zenun, kamion zakar hura?
-Aure motx, aure motx bat.
-Bai, aure motx bat. 'Ta ez al zen harrekin ibilli Xixarion zea 're?
-Baita 're. Inuzentzio
-Inuzentzio 'ta.
Handikan ze paketan kamion hoikin? Fundiziyoa numbaitte, zerbaitte patu itten, kendu itten harrei oandikan 'e zerbaitte.
Dembateko eurrakin 'ta suakin ez funditzen ber bezela numbaitte. 'Ta harrek oandikan izaki zumua zerbaitte.
'Ta hoik zeara Kaputxinuta 'ro numbaitte hortik kamioi koxkor bat eamaten zuten zea Torreku hortikan.
Zea, Juan Krutx Imitako difuntua 'ta, zeiñ aittu zin ba bestia? Zea ño! (...)ronen semia 'ro.
-A bai?
-Bai. Hoik bi laun aittu zin zepa atetzen. 'Ta andregaiya han in zun ba Juan Krutxek.
'Ta geo ezkondu zin. Bai. 'Ta hortikan 'ta hor 'e 'ta hoitan, numbaitikan eurra zen lekura zokuta hortxe billutzen.