Oinez

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:14:30 - 0:17:45 (3' 15'')
Laburpena Joxe Luix oinez asko ibilia da. Gaztetan, halabeharrez, eta, gero, afizioz. Baita erretiratu eta gero ere. Gregori ere asko ibiltzen zen. Erretiratu ondoren makina bat antolatutako zeharkaldi eginak dira eta sari asko dituzte etxean.

Transkribapena

- Anoa joten nintzanin ordun bai aixa! Ni jubilatuzkio 're asko ibiliya naz e? Kopaku pilla erra hor, ez al zu ikusi, kopak?
- (...)
- 'Ta medallak, medallak e' asko zea rekorridokuk eta! Ta nik e bai e? Nik e battut kopa 'ta zea medalla
-(...) Zumarraño jon zeakin, Errentiko jubilatukin 'ta.
Zumarraño autousin jon 'ta han utzi autobusa 'ta handikan sei orduko birian zean gorla joten zien. 'Ta han juntatzen giñen Azkoitikuak, Bergarakuak eta han soziedade bat haundiya be prontoi 'ta guzi
'ta han oñez zeatikan zi zu Zumarrako zean Santa Barbara, Urretxuko (...) zea ermita han uzti kotxia 'ta handik goti goti iyo 'ta antena handi bat han zea bado han Zumarrakua ta handikan mediz mendi gañez gañe gañez gañe gañez gañe joten giñan 'ta zea.
Hiru orduko biria jon 'ta gio han bazkaldu sozidi hartan, jartzen ziuten joten giñan nik salda 'ta zea txorixua 'ta,
gio beste herri ttiki bat bazen aurrexio 'ta haño joten giñen, berriz torri 'ta han bazkaldu zeako baserriko oillaskua 'ta entsalada, hua zaten genun bazkaiya.
(...) ta berrriz atzea oiñez berriz bueltan zeaiño Zumarrako zeaiño, Santa Barbaraño, 'ta han autobusa hartu 'ta autobusin arratseko itxea.
- 'Ta hoi zenbat urtekin?
-E?
- Zenbat urtekin?
- Hoi jubilatuta geyo bai, Hiruroita lau bost sei bat urtetan , sei zazpi't urtetan o' hola, 'Ta geo Errentikukin atea Erren Errentik atea, 'ta Jaizkibiela iyo, oñez Lezon barrena iyo goitti handik Hondarrabira bajatu,
'ta gio torri topoa zeara Irungo topoa, topua hartu 'ta zeara Arraura 'ta, Arrautik berriz atzea oiñez torri.
Pus hamar bat urtia rte bempin bai, 'ta gio jartzen zittuzten Irunen 'ta jartzen zittuzten Irunea 're joten giñan 'ta geo han jartzen zien parejak (...) buelta haundiya itten zuen 'ta
O o kompaziyo batea ordu bateik hasi 'ta jon ber zunun ordu ordu handik iya bi ordura 'ro ordu zeatin 'ta han hor zuzen (...) zuzen joten zeatzen zenak kopa izaten zun
'ta handik ka battut nik hiru lau kopa 'ro.(...) berrogeitik gotti joten giñan jendia (...)