Beste aurrerapen batzuk

izotza, telefonoa

Gasogenoari esker aberastu

Transkribapena

Nor Barrenetxea Retegi, Juan Mari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-140
Pasartea 0:16:22 - 0:17:57 (1' 35'')
Laburpena Arizabaloko terrenoak Romanones kondeak erosi zuen. Bertatik, egur asko ateratzen zuen gero gasogenoa egiteko. Dirutza egin zuen horrela.

Linternak

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 0:49:34 - 0:50:20 (0' 46'')
Laburpena Linternak ibiltzen ere hasi ziren, baina pilak hezetasunarekin hondatu egiten ziren. Farolak, berriz, haize pixka batekin itzali egiten ziren. Farolarekin, farolaren ondoan zeudenek ikusten zuten, baina atzerago edo aurrerago zeudenek ez. Eskerrak bidea ongi ezagutzen zuten. Hala ere, bideko putzuak eta zuloak ezin ekidin.

Telefono zerbitzua

Transkribapena

- Bai, biño ikaarriya da.
- Geo hortaz aparte guk itxian barbeiyan parte eukittu genun telefonua, lokutoiyua. Eukittu genun hogeita bost 'ta gehiyo urtian. Oiyartzunen ez zen telefonoik. Izango zin hamabost
hogei bat telefono izango zin herri guziyan. 'Ta guk genun telefono publikua. 'Ta ordun soldaduk eta, hemendik soldado joten zenak eta, telegramak bialtzeko 'ta, telefono bidez itten zen asko. Eta guk, zuk hitz eiñ ber baldin bazenun itxian hemen, telefonuk oso...
Ez zin baserritan iñon telefonoikan. Hemen kalin izango zin Errandonea 'ta, botikaiyua 'ta, dozena erdi 'at laun. Guk kalin 'e zembat jendeiy "Aizu, abixatuko al 'yozu telefonoa tortzeko!" 'ta "Aizu, abixatuko al 'yozu telefonoa tortzeko!" Korri hara 'ta korri honea 'ta jendiy abixatzea telefonua korrika.
Hola ibiltzen giñan. 'Ta geo, geo, Uztapide 'ta hoik 'e bersotan, Mitxelena 'ta hoi denak ez zuten telefonoik iñork 'e, eta Baxerrik bialtzen zun telegrama sanez, beno bihar holako eunetan holako lekura. Halako eunetan halako lekura 'ta hor ibiltzen giñan baserriz baserri
gu inkarguk eamaten. Bai, bai. Telegramak eamaten. Uztapidei makiña bialiya naz 'ta Mitxelenai 'ta dena. Hemen baserri guziyak. Ni ordun baserri guzitako asko ikasi nun, bai.
- Karo.
- Asko ikasi nun bai.
- 'Ta hoi zer ze oaiñikan atta bizi zenunin? Atta oaindik barbeiyan zola?
- Bai, bai, bai, bai. Gue goiko aman... Bueno, nere aman goiyan bizi zinak Gerardo Mitxelena, Paulen 'ta osab hoi zen ingeniero de telecomunicaciones eta zon... Telefonika zen ordun Donostiyan, ayuntamentuna, Donostiko ayuntamentuna, partikularra zen 'ta harrek san ziun gui:
"Oiyartzunen telefonik ez da 'ta zuek jarri ber zute itxian telefonua." Guk joe, eske deneko umik giñan! 'Ta "Biño guk nola in ber dugu hau?" gue amak eta "Guk ze ingo 'ugu?" "Bai, bai, moldatuko ga. 'Ta zuek jarri itxian, hemen Oiyartzunen serbiziyo bat jarri ber dugu!"
'Ta halaxe jarri ziuten. 'Ta hogeita bost urtian eukittu genun. Biño lan asko itten genun telefonukin. Bueno!
- Beharra euki zun e! Eta idea ze euki zun, Pau 'ta hoiken...
- Osabak.
- Osabak?
- Bea zen direktoria, telekomunikaziones, telefonikako presidente bezela zon bea Donostiyan.
- A!
- Bea zen. Kategori haundiko gizona zen. 'Ta harek, gue aman osaba zen 'ta haren bitartez. Bea empeñaitu zen Oiyartzunen telefonua ber zela 'ta Oiyartzunen ez zela telefonoik eta gui itxian jarri zun, bai.
- Ordun zenuten itxian, barbeiyan ez.
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:26:15 - 0:28:50 (2' 35'')
Laburpena Xabierren etxean, bizartegiaz gain telefonoa ere eduki zuten: 25 urte egin zuten lokutorio zerbitzua ematen. Telefono zerbitzua Diputazioak zeukan, eta Xabierren osaba bat bertako zuzendaria zen. Hark animatu zuen familia telefonoa jartzera, herrian behar handia zegoela eta. Baserrietan ez zen inon telefonorik. Basarri bertsolariak telegrama bidez abisatzen zien Uztapide eta Mitxelenari zein bertso-saio zituzten.

Aldaketak eta aurrerapenak

Transkribapena

-Gauza asko kambitu dela, hoi bai, ez?
-Bai.
-Oso oso oso oso.
-Pena e!
-Dena aldatu da bu!
-Batzuk onea 'ta bestik txarrea, ez?
-Bai, bai, hobiak 'e badia. Leno zan dugu labadora bea 're, aber zer den?
-Bai, bai. Zea 're!
-Gauza asko dia onak! Neurriya hartu ezkeo.
-Baita personatan 'e. Personak 'e lan asko itten 'utenak, boluntaiyo 're bai, asko da e! Boluntariado!
-Bai.
-Bai, bai, bai, bai.
-Bada bai.
-Mobilla bea. Mobilla bea ondo ibilli ezkio gauza erra da e!
-Ondo ibilli ber!
-Oantxe san zu! Ondo ibilli ezkeo!
-Ondo ibilli ezkeo izan leiken gauzik errena. Biño lapurra gaiñekuan! Aber zembat diro kentzen duten.
-Bai...
-Biño hoi gizonak beak neurriyak hartu ber 'zka, gauz guziyai bezela 'ta!
-Bai, bestela dirua kenduko yote!
-Ombre!
-Zembat diro kostatzen... Ume guziyak battuzte.
-Bai.
-Bai.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:37:37 - 0:38:32 (0' 55'')
Laburpena Gauza asko aldatu dira, baina oraindik ere badago jendea borondate onekoa, eta aurrerapen asko ere onerako dira: "Mobila ongi ibiliz gero, izan leiken gauza onena da, baina lapurra, gainerakoan".

Aurrerapenak

Transkribapena

- Telefonua garai haitan bazen.
- Ertxinen 'e nik jarri nun sua.
- Haunzko itxian ez zen telefonuikan.
- Bai, bai.
- Haunzkun 'e bai e?
- Haunzkun bai.
- 'Ta amonak... Amona zarra zen 'ta...
- Lenbizikotakua guk telefonua inguru hotan. Hemen 'ta Aldakon.
- Sesenta y uno, sesenta, numerua.
- Ordun berrikuntza guziyak hemen?
- Lenbizikuk uste 'ut Oiartzunen hala zila, hemen.
- 'Ta Ertxingo amona ze?
- Amonak pena ikaarriya zula sua kendua, su bajua kendua. Ekonomika jarri genunin: "Ne su gaixua" saten zun, hua beti su onduan han eoten eta: "Ne su gaixua" saten zun harrek. Zarra zen orduko, harrek bazittun larogeita ez dakit zenbat, bost-sei urte bazittun.
Zarra zen amona.
- Gaixua, besteik ikusi gabia 'ta, e? Hua kentzia harei...
- "Ne su gaixua" esaten zun harek. "Zuen attak zenbat urte ttu?"
'ta "Hirurogeita hamairu" san niyon 'ta "O, oaindik muti kozkorra duk hua!", san tzin. Oaindik guan dakat ze san tzin.
- Bai e?
- Beak larogeita mordoska baizittun.
- "Hua muti kozkorra da oaindikan!" san zian.
- Poxa maten dik, nik 'e hala ttit eta.
- Bai, hi 're muti kozkorra.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:30:30 - 0:31:50 (1' 20'')
Laburpena Gurutzeko lehendabizikoetako telefonoa Galdosenen jarri zuten. Ertxingo amona penatan, beheko sua kendu eta ekonomikoa jarri zutenean. Hika.