Aldaketak eta aurrerapenak

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:37:37 - 0:38:32 (0' 55'')
Laburpena Gauza asko aldatu dira, baina oraindik ere badago jendea borondate onekoa, eta aurrerapen asko ere onerako dira: "Mobila ongi ibiliz gero, izan leiken gauza onena da, baina lapurra, gainerakoan".

Transkribapena

-Gauza asko kambitu dela, hoi bai, ez?
-Bai.
-Oso oso oso oso.
-Pena e!
-Dena aldatu da bu!
-Batzuk onea 'ta bestik txarrea, ez?
-Bai, bai, hobiak 'e badia. Leno zan dugu labadora bea 're, aber zer den?
-Bai, bai. Zea 're!
-Gauza asko dia onak! Neurriya hartu ezkeo.
-Baita personatan 'e. Personak 'e lan asko itten 'utenak, boluntaiyo 're bai, asko da e! Boluntariado!
-Bai.
-Bai, bai, bai, bai.
-Bada bai.
-Mobilla bea. Mobilla bea ondo ibilli ezkio gauza erra da e!
-Ondo ibilli ber!
-Oantxe san zu! Ondo ibilli ezkeo!
-Ondo ibilli ezkeo izan leiken gauzik errena. Biño lapurra gaiñekuan! Aber zembat diro kentzen duten.
-Bai...
-Biño hoi gizonak beak neurriyak hartu ber 'zka, gauz guziyai bezela 'ta!
-Bai, bestela dirua kenduko yote!
-Ombre!
-Zembat diro kostatzen... Ume guziyak battuzte.
-Bai.
-Bai.