Aurrerapenak

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:30:30 - 0:31:50 (1' 20'')
Laburpena Gurutzeko lehendabizikoetako telefonoa Galdosenen jarri zuten. Ertxingo amona penatan, beheko sua kendu eta ekonomikoa jarri zutenean. Hika.

Transkribapena

- Telefonua garai haitan bazen.
- Ertxinen 'e nik jarri nun sua.
- Haunzko itxian ez zen telefonuikan.
- Bai, bai.
- Haunzkun 'e bai e?
- Haunzkun bai.
- 'Ta amonak... Amona zarra zen 'ta...
- Lenbizikotakua guk telefonua inguru hotan. Hemen 'ta Aldakon.
- Sesenta y uno, sesenta, numerua.
- Ordun berrikuntza guziyak hemen?
- Lenbizikuk uste 'ut Oiartzunen hala zila, hemen.
- 'Ta Ertxingo amona ze?
- Amonak pena ikaarriya zula sua kendua, su bajua kendua. Ekonomika jarri genunin: "Ne su gaixua" saten zun, hua beti su onduan han eoten eta: "Ne su gaixua" saten zun harrek. Zarra zen orduko, harrek bazittun larogeita ez dakit zenbat, bost-sei urte bazittun.
Zarra zen amona.
- Gaixua, besteik ikusi gabia 'ta, e? Hua kentzia harei...
- "Ne su gaixua" esaten zun harek. "Zuen attak zenbat urte ttu?"
'ta "Hirurogeita hamairu" san niyon 'ta "O, oaindik muti kozkorra duk hua!", san tzin. Oaindik guan dakat ze san tzin.
- Bai e?
- Beak larogeita mordoska baizittun.
- "Hua muti kozkorra da oaindikan!" san zian.
- Poxa maten dik, nik 'e hala ttit eta.
- Bai, hi 're muti kozkorra.