Ura eta sua lortzeko, lan egin behar

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:27:00 - 0:30:30 (3' 30'')
Laburpena Lehen ez zegoen ur-korronterik etxeetara. Iturritik makina bat ur garraiatu behar izaten zen. Beheko sua izaten zen etxe gehienetan. Gero hasi ziren su ekonomikoa jartzen. Otaxa: suak pasatako egurra. Taloa nola egiten zen. Hika.

Transkribapena

- 'Ta gaiñekun itturriyak eta leno gehiyo izaten zin ez? Asko lehortuk eta baia, 'o ez?
- Oaiñ utziyak dozte, utziyak. Zertikan itxea jarriyak dozte leku guzitan, 'ta...
- Guk izaten genun, han itturri bat bazen, goian, Markelen itturriya saten geniyon, Arabolazan itxe ondua hartan 'ta handikan tubei bat jarriya gue beste itxeko ataira. Han ganauk eta denak eatea hara joten zin.
'Ta itxeko ura handik hartu 'ta baldetan itxea eamaten genun.
- Gue baserritikan 'de, Okalartikan 'de, hara joten ttuken.
- Azienda zea, bai.
- Oaiñ itxe guzita jarriya do, 'ta in dia utzi.
- Urtian sei duro patu ber izaten genun.
- Urtian zenbat?
- Urtian sei duro. Urte guziyan nahiko ura eaman itxea 'ta behiak eanezi 'ta denak iñ 'ta sei duro patzen genin, ondo, jolin! Baldiak...
- Bertatik berta gaiñea zuen itxian.
- Baldiakin eaman ber ura.
- Bai, bai, miño aldian.
- Miño aldian izan ezkio.
- Geo ura goitikan pasa zenin, ayuntamentuk pasa zunin orduntxe jarri ura.
- Zuen amonak difuntak zea, hemen esniakin torri 'ta (ontziyak) beko errekatik kargatu askotan...
- Han 'ta bertan 'de bai zenbaitan.
- 'Ta bertan 'de bai, hemen 'e. Hemen 'de ura bagenun 'ta.
- Bihorrakin 'o, marmitak bete urakin atzea 'ta gotti, urik ez baizen.
- Bihorra kargatua torri eta kargatua itxea.
- Haik 'e itten zuten lan erra e, animaliyak itten zun lan erra e? Eskerrak!
- Bai, bai.
- Ordun ez zon... beharra! Ez zen ordun (...) 'ta argiya tak! Argiya pixteko zeaik ez. Oañ? Kaguen dio!
- 'Ta sua 're bai. Sua iñ in ber len. Oaiñ botoi batei manta taka! Miño...
- Dena.
- Primero hacer leña.
- Hoi, hoi, hasteko. Geo sua...
- Su bajua. Ekonomika zuna zea, hua lujo haundiya zen, ekonimika zuna, jolin! Nik gue itxian jarri nunin 're soldauxka 'ta geo jarri nun, sua. 'Ta orduko banittun zea, hogeita lau urte. Zea, su bajukin aitzen giñala 'ta geo neonek jarri nun sua itxian
'ta handik aurrea jolin! ondo, ekonomika jarri genunin, bueno!
- Jobe, (hura suan aurrin, konparaziyun). Oaiñ denak berdin!
- Gaiñekuan (otaxa) karri menditikan, suak pasatako zea, eurra,
gurdiyan kargatuta karri 'ta harrekin. Pilla iña zean, 'ta bota eurra, 'ta bota eurra 'ta... taluk erretzeko 'ta bai erra hura. Taluk erretzeko 're izaten zen, zea, pala jarri 'ta seittun erretzen tzin, bi buelta man 'ta aurrian jarri 'ta...
- Sua biziya emango zin harek e?
- 'Ta geo taluk puztu in ber izaten zun, hola, buf! Nik oaiñ ate duten tripa atera bup! eta... Talua 'ta esnia jateko erki zon hua bai. Talua erretzeko sua espeziala zen hua.
- 'Ta hemen nola zenuten ba? Hemen beko sua izango zen baita 're hasiyeran ez?
- Hemen ez.
- Ekonomika beti hok.
- Beti ekonomika?
- Itxia honek bai, honek beti ekonomika.
- Miño gaiñekutan, gaiñekutan dena...