Tolare: taberna eta denda

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:13:55 - 0:16:53 (2' 58'')
Laburpena Ergoien asko aldatu da. Lehen, taberna gutxiago zegoen, baina bera beti gogoratzen da Tolare eta Bidealde bazeudela. Tolaren, tabernaz gain, denda ere bazen. Auzoko mutiko bat ogi bila joan zen diru gabe eta etxekoandreak ez zion eman nahi izan. Anttoniren amak semea bidali zuen ogia erosi eta bizilagunei eramatera. "Erki zion". Marruez. Hika.

Transkribapena

-Gaiñekun zea Ergoin asko kambitu den, badia etxe asko len bazinak oaiñ ez dinak eta. Zein gotzen za?
-Aber dembo batetikan honea Ergoin asko kambitua harrapatzen al zu?
-Jesus! Kambituko ez zen ba! Zuk ierri, zuk 'e ierri kambitu dela. Ingo ez da ba! Jesus, Jesus, Jesus! Pixka-pixka 't bai. Pixka-pixka 't bai.
Ze taberna zen dembatin Ergoinen? Tolare izandu da beti! Bai, Bialde 're bai! Bialde izan zen, bai.
-Bialde 're aspaldikua da.
-Bai, bai. Bialde 're izandu zen. Bialde 're izandu zen. Biño gaiñeko guziyak.
-'Ta Tolaren denda 'ta ze izandu zen beti?
-Kambitua.
-Tolaren denda beti izandu zen, ez?
-Beti. Beti. Beti denda, beti denda.
Amona Manula hora sufrittua oso 'ta akortzen naz Uraitan famili bat bizi zen, alabik ez dut uste bazunik famili harek. Biño mutikuk bazin, mutikoskor, mutikuk zittun.
'Ta dembatin izaten zin hola seiko ogiyak. Zuk ez zu izautu, amak bai, seiko ogiyak. Holako zea batzuk 'ta. Mutikua, Uraitako mutiko haitako bat, jon Tolarea ohiya billa.
'Ta gue anaiya (...) hoi, mutikozkor ttikiya han izaki. 'Ta Manulak san: "Mutiko horrei (...) 'ta ogiya". 'Ta Manuelak san mutiko horrei: "Diroik eman al dik amak?"
"Ez dit diroik eman"
"Bueno seizak itxea 'ta sankiyok amai diroik gabe ez dugula ogiyik maten".
Erki zion. Jon mutiko hora itxea 'ta gue mutikua, oandikan ttikiya izango zen, be izenez 'o gue amai san mutiko horrek, guriak san: "Zea, horko Uraitako mutikua jon da Tolarea ogiyan billa 'ta Manuelak san yo zea diroik gabe ez dutela ogiyik maten".
Jesus! Jesus!Jesus! Amak man dirua guriai, guriai man amak dirua. 'Ta san: "Beno sei zak Tolarea 'ta har zak ogiya seikua, beno seiko ogiya" Seiko ogiya saten geniyon, haundiya zen.
'Ta sankiyok: "Ogiya, hartzeko ogiya handik 'ta eamateko Uraita". Bai Anjel muttikua kontentu guria 're hara ogiyakin joteko.
'Ta launak izango zian akaso berbada igual 'o 'ta. Jon 'men zen Tolarea 'ta hartu 'men zun mutiku horrek, guriak ogiya, patu 'men zun 'ta amai eman 'ta amak san 'men ziyon eamateko Uraita!
Uraita jon 'men zen 'ta atian mintzatu 'men zen 'ta marruez 'men zon umin ama, umin ama marruez 'men zon.
Aber nola zazpi ume, zazpi zila uste 'ut (?). 'Ta man 'men ziyon 'ta: "Amak man dit ogiy hau honea kartzeko, gue amak man dit"
Ai Jesus, hua poza! (...) Aski kontentu bai! Hoi umin fuldamentua e! Bai, ogiya ez ziyola man 'ta pena guriak harei ogiya ez emana. 'Ta jon 'ta harei man.