Bilerara ere haurrekin

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:02:20 - 0:05:00 (2' 40'')
Laburpena Bilera eta festetara ere zaintzen zituen haurrekin joaten zen. Behin baino gehiagotan, dantza hasi baino lehen etxera itzuli behar izan zuen bere haiekin. Hala ere, nobio bat baino gehiago izan ditu Anttonik. Bilerak eta festak: Altzibar, Gaztañe, Iturriotz. Kalamidadea.

Transkribapena

-Nei askotan san ziten, denak saten ziten, beti umik kolkak txituk atzetik ipurtzolotik seika (?)eukiko nittula, noski. Altzibarren billera itten zen.
Gaztañen 'e itten zin, Gaztaiñen balkoiyin soiñua jo 'ta hor ibiltzen. Bai, bai, bai. 'Ta Gaztaiñen ibilli nitzan demboatan hemengo jende asko ibiltzen zen.
Esto biri hontan itten zutenak, kampokua 'ta ibiltzen zen, asko jende ezkondu (?) zen. Beti bat 'o bi, beti ipurtzolotik.
Jesus! Galtzatakuk genittun launak, Galtzatakuk genittun launak. Bai, Galtzatan asko genittun launak. (...)
'Ta zea eun batin Altzibarra jon Altzibarko fiestatan. Eta umia nearrez hasi ezta ixiltzen, ez ixildu. Eta Xoteronia irikiya zon 'ta hara jon, zerbaitte eman, ezta ixiltzen e!
Nik san niyoten, bestela umiri san niyoten pues itxea jon berko genula, ez zula umik pakeik ematen 'ta itxea jon berko genula.
Geo, zeba, aittu 're in, aittu 're in. Bi militar bazin solteruk, bi militar solteruk. 'Ta jaitan biyek batea ez zin ibiltzen. Jai batin bat eta bestia bestin ibiltzen zin.
Haitakua, haitako bat han tokatu. Bat irungua zen, mutilla irungua. 'Ta bestia ez dakit nongua zen. 'Ta Amiano izena zun irungu horrek, Amiano.
Izena, apellidua ez dakit ze, Amiano deitzen ziyoten. 'Ta beno itxea torri ezkeo, hua torko zela, harek karko zula, harekin torko nitzala.
Harekin umia hartu 'ta itxea. 'Ta orduntxe musika hastea Altzibarren. Nik ne umia hartu 'ta itxea. 'Ta Iturriozko fiestatan, Iturriotzera jon giñan. Han eon giñen, bakarra izango nun ordun. Bakarra, uste 'ut bakarra nula
Eta, zea, ordun 'e fiextak han Iturriotzen. Han nittun Galtzataku hoik 'ta Altamarri han tokatu zen 'ta. Zea Altamarrik esan, san zin itxea torri ber nunin, itxea tortzekua nitzan demboan, hua Altamarri itxea heldu zela afaltzea.
Eta umia karri ber nun demboan, itxea biño leno Altamarrin itxian deitzeko, harek karko zila itxea, harrek karko zila. Altamarrin deittu
Portalin timbrin 'ta Altamarri torri. Kotxia hartu 'ta haik karri Ergoina. Jesus! Uiui! Kalamidadia! Kalamidade bat!
-Ordun, atetzen ziñanin haurrakin?
-Bai! Sekulan ez, sekulan ez! Ez, Sekulan ez.
-Karo, ordun nola harrapatuko zenun zuk nobiyua?
-E?
-Nobiyua nola ingo zenun zuk?
-Bai, nobiyua,bai biño bat gehiyo 're! Jesus!
-Bai?
-E?
-Nobiyua euki al zenun?
-Ombre!